Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

martziano (orobat marziano) izlag/iz martetarra, pertsona arrotza edo xelebrea.

Larunbatean, zure martziano arrabotsak entzutera joan behar zinelarik... Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 93. orr.

-"Mazakrator" taldekoak ez dira martzianoak! Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 93. orr.

Euskal mundua ez da existitzen, ez dugu lekurik gizarte ofizialean, martziano hutsak gara erdarazko Euskal Herri honetan. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 121. orr.

Itxura horixe, itxura martziano garbia hartzen diot, nik neuk, gure arteko askok erabiltzen duen hizkerari. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 138. orr.

Fededün güziek badakigü ez zela ustekabean zelütik erori Jesüs haurra, planetaz tronpatü liztekean "marziano" bat bezala. Herria   2003-12-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus