Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pentateuko 1 iz Bibliako lehen bost liburuen multzoa.

Israelen historiaren atariko gisa eta hura testuinguru zabalago batean kokatzeko edo, munduaren hasieraraino hedatzen da Pentateukoaren ikuspegia. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 8. orr.

Pentateukoaren bertsio laburtua da hemen aurkezten duguna. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 9. orr.

Ez zegoen erantzunik galdera honentzat, ez Pentateukoan, ez Talmudean, ez Zohar-ean, ez Bizitzaren Zuhaitzan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 148. orr.

Gauza bera gertatzen da profeten liburu guztietan, bai eta Pentateukoan ere, Jainkoaren ezagutzari doakionez. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 109. orr.

Ateak ixteko eta leihoak estaltzeko esaten zion Yentli, eta gero elkarrekin makurtzen ziren Pentateukoaren, Mishnahren, Gemararen eta Komentarioen gainean. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 185. orr.

Filakteriak larruzko bi kutxatila dira, larruzko zintak atxikiak dituztenak, eta Pentateukoko pasarteak dituzte barruan, hebreeraz idatziak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 221. orr.

2 (izen berezi gisa)

Nire adimena gutxiesten eta astakeriak errepikatzen, Pentateukon kastitateari eusteko manamenduak daudela lotsagabe adierazten. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus