Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oraindik 1 adlag aipaturiko unean egintza edo egoera batek bere hartan dirauela adierazten duen adizlaguna. ik oraindino; oraino. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Odak oraindik bizirik daude gizakien ahotan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 15. orr.

Oraindik zutik dago Itzaiaundi izeneko borda, oholezko etxe ilun bakarra Goizuetan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 127. orr.

Eskua haren oin biluzian du oraindik; gero, orkatilatik heltzen dio estu. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 104. orr.

Hildakoa zatitan dago oraindik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 32. orr.

Hi ere sasoian hago oraindik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 13. orr.

Beste versta bat ibili behar duzu oraindik, daramazun bidetik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 41. orr.

-Hamabost egun ditugu oraindik iraileko azterketarako. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 26. orr.

Badira oraindik ere erregimen komunista batzuk, Txinakoa adibidez. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 13. orr.

Badut oraindik ere izterren garaiko zenbait abentura kontatzeko. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 39. orr.

Badabil oraindik, denbora emeki-emeki zatikatzen du, segundoka aurrena, minutuka hurrengo, eta orduka gero. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 106. orr.

Badaki oraindik kalean gizonezkoak itzuli egingo zaizkiola eta hori aski duela adinaren ezinbesteko muga ez duela oraindik gainditu jakiteko. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 36. orr.

Hogei minutu falta dira oraindik abioia iristeko. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 21. orr.

Ez al didak errebistarena oraindik barkatu, David? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 142. orr.

Hainbeste gauza zeuzkat oraindik egiteko eta ikusteko! Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 12. orr.

George -esan zuen Darling andreak, lotsaz-, harra barruan duzu oraindik, ezta? Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 203. orr.

Ordu erdi oraindik iristeko. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 109. orr.

Baraurik oraindik. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 12. orr.

2 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Abiatu zirenean, ateri zegoen oraindik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 143. orr.

Oso goiz zen oraindik, eta parajeak ere ezagunak; begiak itxi nituen, lotan jarraitzearren. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 10. orr.

Luzaroan egon zen ezkerreko eskuaz muinoi oraindik estaliari airean eutsiz. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 23. orr.

Préchacq-en egon nintzen garaian, elkarrekin bizi ziren laurak oraindik. Txillardegi   «Putzu» - 119. orr.

Bezeroei atea ireki aurretik hamar bat minutu bazituen oraindik. Josu Landa   «Odolbildua» - 146. orr.

Ea oraindik sinesten al zuen zigarro puru alemanaren etorkizunean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 61. orr.

Esnatu zenean, dinosauroa oraindik han zegoenekoa, alegia. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 25. orr.

Haizea atera zuen, baina airearen goiko geruzetan baino ez oraindik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 146. orr.

3 (ezezko esaldietan, gertatzekoa dena ez dela behingoaz gertatu adierazten duela)

-Oraindik ez da dena bukatu -esan zion Fredek-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 149. orr.

Oraindik ez ditut berrogei urte bete. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 305. orr.

-Oraindik ez baita handikien udatea amaitu! -pentsatu nuen. Txillardegi   «Putzu» - 313. orr.

Oraindik ez zara ohartu emakumeekin ez zaiola tentetzen? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 245. orr.

Oraindik ezez diogu mikrofonotik inori koxka egin e! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 277. orr.

Otordua zerbitzatzeko agindu zioten nonbait, nahiz eta berez oraindik ez izan horretarako ordua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 25. orr.

Ez da oraindik aparteko ezer, zorioneko goragale xumea da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 55. orr.

Ez zuen oraindik galdu, beraz. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 12. orr.

Tiresiasen iragarpena jakitera etorri nauk, Itakara nola iritsi jakiteko, ez bainaiz oraindik etxera itzuli. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 80. orr.

Ez dut ezer kalkulatu oraindik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 124. orr.

Telegraforik ez genuen oraindik. Txillardegi   «Putzu» - 146. orr.

Ez dut oraindik dena aztertu. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 42. orr.

Poliziak bere pistola aurkitu du, baina oraindik ez daki norena den. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 9. orr.

-Guk dakigula oraindik ez, baina larri ibili laster ez izatea, larri ibili! Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 198. orr.

Ez naiz gauza begi bakarraz keinu egiteko, ez oraindik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 11. orr.

Emaztearen arrastorik ez oraindik. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 222. orr.

4 (errepikatzea edo areagotzea adieraziz)

Hitz pare bat oraindik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 13. orr.

Bada oraindik beste metodo bat, sistema honen aldekoek onartzen dituzten hipotesietako baten premia duena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 229. orr.

Oraindik gehiago esanen dut: [...]. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 33. orr.

Eta areago oraindik, aurrerantzean senarra lotuago izango duzula esango nuke. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 70. orr.

Nahiago zuten Kristoren maitasunagatik laidoak eta irainak jasan, munduaren ohoreak edo erreberentziak edo laudorio hutsalak jaso baino; gehiago oraindik, irainekin poztu egiten ziren, eta ohoreekin tristatu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 951. orr.

Errazago oraindik: aski da garunak eragin gabeko begi mugimenduek ikusmenezko munduaren egonkortasuna nola galarazten diguten egiaztatzea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 48. orr.

Eta oraindik harago, urruntasun ezinagoa. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 23. orr.

Esan nian ez dudala Italiara joateko gogorik, eta oraindik gutxiago hiru izanda. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 44. orr.

Arratoi bati fereka egitea ez dut uste oso gauza atsegina izango denik, eta hark hozka egitea gutxiago oraindik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 98. orr.

Haren atzean, segidan, Tagliamentoko etzeak hasten ziren, eta atzerago oraindik, ibai hondardiko hutsunea, aintzira bat bezain handia, mendien itzalen kontra. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 122. orr.

Ukabileko hatz bat edo bi zabalduz gero, okerrago oraindik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 160. orr.

5 oraindik ere (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraindik ere egiten dut, Jainkoari esker. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 68. orr.

Oraindik ere pozik bizi dira elkarrekin Manhattango goialdeko eskualdean. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 62. orr.

Oraindik ere aditzen ditut haren hitzak, atzo esan balitu bezala. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 23. orr.

Begiak itxi eta, oraindik ere, ikusi egiten ditut habia haiek: karnabaren goroldiozkoa, kaskabeltzaren borobil-borobila, mikaren handi eta baldarra. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 92. orr.

Urte asko pasatu dira ordutik, oso urrutikoak dira oroitzapenok, baina oraindik ere zehaztasun handiz gogoratzen ditut. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 42. orr.

Amorrua ematen dit onartzeak, baina, oraindik ere, oroitzen naizen bakoitzean, bero-bero jartzen nau sentitu nuen atsegin ikaragarriak. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 76. orr.

-Bai, maite zintudan, eta oraindik ere maite zaitut. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 35. orr.

Uste dut oraindik ere gogoko nauela, apur bat. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 78. orr.

Eta maisu handiekin gertatzen den moduan, oraindik ere ikasi egiten dugu entzuten dugun aldiro. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 71. orr.

Munduaren bazter batean geratu zen, nolabait esateko, eta han dago oraindik ere. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 59. orr.

· Hiperzutabeetan badira oraindik ere espezializatuagoak diren zelulak, eremu zabalagoa edo estuagoa dutenak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 30. orr.

6 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Musuarekin oraindik ere harrituta, aitaren egin zuen Romanek, eta kikara hartu zuen eskuan. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 29. orr.

Nire eter botilaren zulotik hartzen nuen arnasa oraindik ere. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 109. orr.

7 oraindik orain arestian, oraintsu, duela gutxi.

Gogoratzen naiz oraindik orain ekarri ziotela berorri; atzo bertan, esate batera. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 92. orr.

Programa zaharrak errepikatzen hasi zirenetik, bada jendea pasa den astean ikusi zaituena, eta uste du oraindik orain egon zarela platoan. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 129. orr.

Garai bateko dialektiko mordoa bihurtu zaigu oraindik orain komunikatibo eta dialogiko. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 172. orr.

Adiós a la bohemia, lan apalagoa izanda ere [...] gerora antzerki lan gisa jokatu izan dena (baita oraindik orain ere) arrakastarekin. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 7. orr.

Euskal herritarren gehiengo batek oraindik orain konstituzio europar baten alde bozkatu du, adibidez. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 130. orr.

Ezusteko handia izan da oraindik orain -2004. urtean- agertu den Joan Perez Lazarragaren izkribua. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

atzo oraindik (15)

bada oraindik (36); badago oraindik (14); badira oraindik (27); badu oraindik (33); badut oraindik (11); badute oraindik (9); baitira oraindik (12); behar da oraindik (9); behar du oraindik (16); behar dugu oraindik (11)

dago oraindik (374); dago oraindik ere (25); dagoela oraindik (34); daude oraindik (163); daude oraindik ere (12); dauka oraindik (26); daukagu oraindik (12); daukat oraindik (34); daukate oraindik (11); daukazu oraindik (9); dirau oraindik (13)

ez baita oraindik (15); ez baitu oraindik (11); ez da oraindik (172); ez dago oraindik (40); ez dagoela oraindik (15); ez daki oraindik (13); ez dakigu oraindik (15); ez dakit oraindik (19); ez dakite oraindik (10); ez dela oraindik (26); ez dira oraindik (34); ez du oraindik (154); ez duela oraindik (14); ez dugu oraindik (17); ez dut oraindik (21); ez dute oraindik (85); ez naiz oraindik (9); ez oraindik (27); ez zaio oraindik (10); ez zegoen oraindik (18); ez zen oraindik (30); ez ziren oraindik (9); ez zuen oraindik (20); ez zuten oraindik (11)

falta da oraindik (17); falta dira oraindik (12)

gaude oraindik (39); gaztea da oraindik (9); gehiago oraindik (52); geratzen da oraindik (13); geratzen dira oraindik (16); gogoan du oraindik (14); goiz da oraindik (16); goizegi da oraindik (10); gutxiago oraindik (28)

hago oraindik (11); handia da oraindik (9); hor dago oraindik (9)

ikusteko dago oraindik (9)

jarraitzen du oraindik (19); jarraitzen dute oraindik (9)

nago oraindik (31); nahiz eta oraindik (66); naiz oraindik (47); nau oraindik (10); nengoen oraindik (14); ni oraindik (21); nik oraindik (31); nintzen oraindik (19); non oraindik (10); nuen oraindik (30)

okerrago oraindik (19)

oraindik argitu gabe (18); oraindik asko dago (12)

oraindik bada (13); oraindik badago (16); oraindik badira (10); oraindik badu (9); oraindik bizirik zegoela (10)

oraindik dezifratu gabe (21)

oraindik erabaki gabe (10); oraindik ere (1977); oraindik ere bizirik (20); oraindik espetxean (11); oraindik etxean (20)

oraindik ez (2051); oraindik ez dago (95); oraindik ez daki (31); oraindik ez dakigu (34); oraindik ez dakit (62); oraindik ez dakite (43); oraindik ez dakizu (9); oraindik ez nago (9); oraindik ez zegoen (12); oraindik ez zekien (9); oraindik ezin dut (12)

oraindik garaiz (19); oraindik gogoan (45); oraindik gogoan dut (9); oraindik goiz da (22); oraindik gutxi (10); oraindik gutxiago (16)

oraindik indarrean (36)

oraindik lanean (18)

oraindik orain (104)

oraindik preso (15)

oraindik urrun (20); oraindik urruti (9)

oraindik zabalik (14); oraindik zehaztu gabe (20); oraindik zutik (12)

orduan oraindik (16)

urrun dago oraindik (11); uste dut oraindik (19)

zabalik dago oraindik (10); zaude oraindik (17)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus