Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marxismo 1 iz K. Marx, F. Engels eta haien jarraitzaileek eraturiko filosofia-, gizarte- eta ekonomia- doktrina, gaurko sozialismo eta komunismoaren teoria-oinarria dena.

ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 53. orr.

Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa, milioika eta milioika jenderengan eragin handia izan duena. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 48. orr.

Marxismo ortodoxotik eta kapitalismotik harago. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 99. orr.

Marxismotik urrundu zen, eta sozialismo libertarioaren alde agertu zen. Berria - Harian   2005-06-21

Marxismoaren eta materialismo historikoaren bideetan barrena. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 116. orr.

Marxismoa edo existentzialismoa bezalako ideologia unibertsalisten ildotik. Berria - Kultura   2004-10-27

Ordura arte nire lanak marxismoari buruzkoak ziren. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 111. orr.

Hauserren The Social History of Art lana, mendebaldeko artearen historiaren gainbegiratu gisako bat izan nahi duena, marxismoaren ikuspegitik ikusita. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 176. orr.

2 marxismo-leninismo

Vladimir, 68ko maiatzaren garaiaz gero, ezkerreko talde eta joera guztietatik pasatua zen: stalinismoz zipriztindutako marxismo-leninismotik trotskismora eta (berehala) maoismora; anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 101. orr.

Neure buruaren definizio ideologikoa hainbat aldiz aldatu dut tarte horretan, liberalismotik marxismo-leninismora sozial-demokrazian barrena, gauzak ez baititut batere garbi ikusten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 38. orr.

Ez euskarari buruz, ez Euskal Herriari buruz... fronte abertzalearen aldekoa izan naiz beti, Marxismo Leninismoan ez dut inoiz sinestu, Stalinismoaren kontrakoa izan naiz beti... eta orain ere hala naiz. Berria - Kultura   2004-09-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus