Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oraingo 1 izlag une honetakoa, garai honetakoa.

Oraingo gabonak, lehenagokoen aldean, hotzagoak dira. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 146. orr.

Irauzketa deitzen den oraingo etxea, zen lehen eliza eta ber denboran ospitalea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 15. orr.

Ez zioten atseginik ematen ez lehengo ez oraingo gaitzek. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 500. orr.

Ordena osoaren oraingo eta geroko onerako lortzen ditudan gauzak. Jon Alonso   «Euskal karma» - 135. orr.

Horra, oraingo tragedia eta etorkizunerako erronka latza. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 29. orr.

Ziurtatu dezakegun gauza bakarra da oraingo bideak porrotera garamatzala. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 165. orr.

Ez da oraingo kontua. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 27. orr.

Oraingo aldian bai, ahoa ireki nuen, oker-aditua zuritzeko asmoz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 266. orr.

Ez dakit oso naturala ote den lana horrela preziatzeko oraingo joera hau. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 130. orr.

Oraingo hau beste historia bat da. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 60. orr.

Polizia ez dabil oso gozo oraingo aldi honetan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 68. orr.

Oraingo honetan, ordea, sega utzita pistola batekin. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 285. orr.

Baina atera gaitzazu gaitzetik, lehengo, oraingo eta gerokotik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 72. orr.

Zure istorioak ikasten, zu zeu, oraingo Teresaren ezagutza galdu du. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 109. orr.

Ez baitzen orduan oraingo lur berdintzeko mekanikarik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 106. orr.

· Oraino ez den geroa izaten hasi baledi eta luze-gai izateko oraingo bihurtuko balitz eta horrela luze gertatu, orainaldiak garbi azaldu digu lehentxeago bera ez daitekeela luze izan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 260. orr.

2 (nire, bere eta kidekoekin)

Nire oraingo bizitza utzi beharraren beldurra. Nire oraingo adina izanen zuen Okarizek orduan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 148. orr.

-Hire oraingo neska? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 315. orr.

Bere oraingo egoera kaskarra eta garai batekoa konparatzen dituelarik, [...]. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 213. orr.

Indultua zen hura, indultua, tsarraren anaiak emana, haren lehengo erbeste kideentzat, haren oraingo arma lagunentzat! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 424. orr.

-Gure oraingo sarjentua, alegia. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 154. orr.

Ez baitago erlojurik gure oraingo denbora neurtuko duenik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 7. orr.

Bizirik dago oinazea oraindik, zure oraingo bular eroriagoetan lo, zure oraingo eztarri urratuagoan zain. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 55. orr.

Haien oraingo bizimoduak -haien gorputzak, ideiak, kontu korronteak- ez du zerikusirik hirurogeiko hamarkadan generaman bizimoduarekin. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 38. orr.

· Begira diezaiodan oraingo nire bizitzari: ez dut barneko loturarik, eta zer axola dit hemen bizi beharrak? Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 218. orr.

Izan ere, oraingo gure nekeek, une bateko eta arinak izanik, betiko den aintza paregabea prestatzen digute. Elizen arteko biblia   2 Ko 4,17

Ba al du horrek zerikusirik oraingo zure arazo horiekin? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 58. orr.

3 oraingoan adlag oraingo aldian, orain. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Lujanbiok oraingoan ere A motako bertsoa egin du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 125. orr.

-Oraingoan ere ez al nauzu ezagutzen? Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 292. orr.

Oraingoan, ez, oraingoan ez duk libratuko urde-lerde hori! Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 67. orr.

-Gertakari hori oraingoan ezkutatu duzue, baina ez al duzu uste egunen batean etxea itxi beharko duzula? Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 106. orr.

Harrapatuko zaitut oraingoan, harrapatuko zaitut! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 109. orr.

Veronica harrapatu dut oraingoan eta ez da azkena izango. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 206. orr.

Tamalez ezin naiz astebete baizik geratu oraingoan. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 87. orr.

Trikitilariaren eta bertsolarien arteko lankidetza, ia hutsera etorri da oraingoan. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 74. orr.

Urruntxo joan da oraingoan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 192. orr.

· Inoiz baino hobeto etorriko lukek akordeoia oraingoan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 432. orr.

4 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraingoan bere ezpainak bilatu nituen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 220. orr.

Oraingoan, indar handirik gabe tinkatu nion eskaintzen ari zitzaidan eskua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 99. orr.

Oraingoan ez zen harritu, bazekien-eta horretarako lokarrarazi zutela. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 32. orr.

Davidek gogaitu aurpegia jarri nahi izan zuen oraingoan, baina lortu gabe. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 10. orr.

Aitatxi berriz ere ikastun bilakatu zen, lehenago zapategian bezala, gerlaren ikasbidean oraingoan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 45. orr.

Baina oraingoan ez ziren nitaz ari. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 16. orr.

Angelo zen berriro, oraingoan katilu bat eskuan: [...]. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 212. orr.

Handik hiru egunera itzuli nintzen bertara, eta oraingoan bai: hantxe topatu nuen osaba. Txillardegi   «Putzu» - 20. orr.

Neskak mutu zirauen oraingoan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 94. orr.

5 oraingoz (orobat oraingotz g.er.) orain artekoa soilik hartuz kontuan.

-Oraingoz Belgikara; gero, ikusiko dut. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 261. orr.

Oraingoz ez da horrelakorik gertatu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 131. orr.

Oraingoz, 72 milioi eurotik goiti gastatu dira. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 44. orr.

Oraingoz, zu eta Rachel zarete irentsi ahal ditudan senitarteko bakarrak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 93. orr.

Nik ez dut oraingoz inolako erantzunik. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 100. orr.

Ez dut oraingoz desioa burutu. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 173. orr.

Asmo horixe nuen oraingoz, baina ez nekien hurrengo egunean zer egin, eskolara joan ala ez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 46. orr.

Eta lantokira oraingoz ez joateko. Txillardegi   «Putzu» - 368. orr.

Fisikari askok nahi lukete agian urrea modu merke batean sortu, baina hori ez du oraingoz inork ere egin. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 71. orr.

Hori, ordea, ez da batere gauza segurua, oraingoz behintzat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 37. orr.

Baina ezin luza naiteke gehiago eta oraingoz hementxe du honek errematea. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 246. orr.

Sulfodieno batekin ez da sekula jakiten, baina oraingoz dena zihoan behar bezala. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 215. orr.

Europa ere ez da gai izan Itoitz gelditzeko, oraingoz. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 187. orr.

Susmoa besterik ez da oraingoz. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 14. orr.

Aski, oraingoz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 168. orr.

· Orain-oraingoz, ez zaigu bururatzen zerk murriztu lezakeen zentzu horretan gure analisi-indarra. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus