Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pentsabide 1 iz pentsatzea, pentsatzeko ildoa.

Ez nuen ildo hartatik jarraitu nahi, ahulgarria baitzen, eta suspertzeko asmoa izan nuen, pentsabide hartatik ateratzekoa. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 444. orr.

Horra hor, pentsabidea moztu didazu. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 342. orr.

Orduan, atea jo zuten, horrexek salbatu zuen pentsabide ilunetan gehiago barrentzetik. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 26. orr.

Pentsabideak mozteko sistemarik zaharrena, errepika, asmatu zuten maisuek ongi jakin behar dute horren berri. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 73. orr.

Zein pentsabide berezitatik jo ez dakit, baina, oro har, iritzia emateko gai naizeno, egundokoren bat iragartzen zaio gure erresumari. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 26. orr.

2 pentsatzeko modua. ik pentsamolde; pentsaera.

Epaileak senarraren jokabidearen motiboak asmatu eta batere argia ez zen pentsabide batez erabaki behar zuen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 263. orr.

Gainerako Mendebaldeko kristau-pentsalariak Agustinekin zorretan sentitzea normala zen, hark eskainitako pentsabide eta pentsamoldeen originaltasuna eta indarra kontuan hartzen badira bederen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 59. orr.

Bertso horien moldea eta pentsabidea ahozkoa izango dira akaso, baina ez dira bat-batean sortutako bertsoak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 20. orr.

Kanten ideia-ardatzak ezeze, Europan garai horretan nagusi ziren pentsabideak ere deskribatzen ditu, ez bakarrik filosofia arlokoak, baita literatura, arte eta beste eremu batzuetakoak ere. Berria - Kultura   2004-06-03

Besteen moduan eta guztion markoetan desarroilatuko dira orokorki haren pentsabideak: estatu-gizartetik baino askoz zailagoa baita norbere denboratik aparte jartzea, libertatean pentsatzeko. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 222. orr.

Alabaina, Beaumanoirren garaian pentsabide nagusia lehia judizialaren usadioari mugak jartzea zen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 225. orr.

Aspaldian gainditu omen dugu pentsabide mitologikoa. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus