Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segidan 1 adlag ondoren.

Lehenik oinak altxatuko ditu, gero burua aterako du, segidan isatsa. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 88. orr.

Segidan, epaile baten aurrean bezala, errugabetasun hura arrazoitu nuen-. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 173. orr.

Ohiko galdera arinak egin dizkio segidan, eta gu biok gorantz abiatu gara. Txillardegi   «Putzu» - 82. orr.

Karrika Nagusia, zubia eta segidan seinalea, ezker aldera norabidea erakusten didana. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 51. orr.

Adeitsuki agurtu zuten elkar masailean muin emanez, eta segidan biak batera eseri ziren besaulkietako batean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 34. orr.

Bozgorailuetan, Saint-Saëns-en Dantza Makabroaren albiste eman zuen ahots lodi-bildu batek, eta gramola bateko orratzaren krakatekoak entzun ziren segidan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 32. orr.

Gero, Bitte, Bitte!, entzun genuen, eta segidan bi mutil gurerantz inguratzen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 18. orr.

Eta segidan erran zuen: [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 41. orr.

Nik, segidan, ogitarteko bat ukaiten ahal dudanez? -Baietz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 94. orr.

Zezelka mintzatu zen segidan: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 55. orr.

Jendearen kurrixkak eta oihu lazgarriak segidan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 160. orr.

Ontziak lau edo bost bira egin zituen segidan, oso laster. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 78. orr.

2 (-en atzizki singularraren eskuinean)

Salmahaiak bata bestearen segidan zabaltzen ziren Karrika Nagusitik hasi eta, lege berriaren arabera, Errepublika Enparantzaraino, kolorez josiak denak. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 141. orr.

Erronda ugari ordaindu nien, bata bestearen segidan: parranda polita antolatu zen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 184. orr.

Pianoaren segidan zegoen atean finkatu zuen linternaren jopuntua. horren segidan, adierazi zuen bera ez zela bizi izan, ez zelako bere buruaz oroitu nahi. Josu Landa   «Odolbildua» - 103. orr.

3 berehala.

Abiatu eta segidan sumatu du pixa egiteko gogoa. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 82. orr.

Baina segidan aldapak beheiti egin du. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 35. orr.

Segidan partitu ginen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 44. orr.

Edurnek ez du segidan erantzun. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 71. orr.

Banihak beraz segidan. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 101. orr.

Agindua zidan ni abiatu eta segidan joango zela Joachimengana. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 83. orr.

Kattalinek burua segidan altxatzen du eta egunkaria ezkerreko eskuarekin baztertzen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 56. orr.

Eta etorri ere, segidan etorri zen: haren lehensemea bat-batean gaixotu eta handik gutxira hil zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 845. orr.

4 elkarren ondoan.

Hitzak eta eleak hain segidan eta hain elkarren ondoan zetozkidala, non baitzirudien ezen Spiritu Saindua ene mihitik ari zela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 33. orr.

Gaur egun uste da soslaiei buruzko informazio zehatza galdu egiten dela segidan datozen fotogramen arteko ilunaldian. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 51. orr.

5 etenik gabe; bestelakorik tartekatzen ez delarik. ik segido.

Hamabi astez segidan. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 61. orr.

Harry ohetik kanpo hiru gau segidan hor zehar ibili zelako. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 194. orr.

Bost egunetan segidan kanpaiak joka aritu ziren eta seigarrenean ezkondu zen Alberto Díaz de Heredia Eugenia ederrarekin. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 98. orr.

Iratxen bi urte eta Artaxonan bakarra egin nituen nik, 1975ean hasita, segidan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 58. orr.

Begitarte gorrixka hura ahazten saiatu nintzen, baita lortu ere, ia sei orduko loa egin bainuen segidan, hain nengoen-eta akitua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 9. orr.

Sei jokaldi jarraitan, dado berberarekin, sei aldiz segidan batekoa agertzea. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 30. orr.

"Ez zuen orduan oso segidan idatzi", esan nion. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 17. orr.

6 elkarren segidan elkarren ondoan.

Jokaldiak sakon hausnartzen ari nintzelako itxurak egin nituen, baita elkarren segidan figura guztiak galdu ere. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 40. orr.

-Ez da erraza, horrenbeste zero elkarren segidan. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 60. orr.

Hizki solteek, elkarren segidan kokaturik, hiru hitz osatuak zituzten, bata bestearen gainean: "Zarra, biba zu". Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 9. orr.

Ikusmen-estimulu gehienak aldatuz joaten dira, iraun ahala, edo elkarren segidan gertatzen dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 32. orr.

Jarraian etengabe aurreratu dira [...] elkarren segidan mahaira hurbildu eta gauza distiratsuak edo txilin-hotsekoak, soinudunak edo zaratatsuak utzi dituzte, zigorraren eta zorroaren arteko tarte txikian. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainan ez segidan (3); bata bestearen segidan (24); bi aldiz segidan (9); bi aratsez segidan (5); bi astez segidan (3); bi egun segidan (3); bi egunez segidan (16); bi partida segidan (3); bi urtez segidan (8); bigarren aldikotz segidan (5); bigarren urtea segidan (5); bigarrena segidan (3); bizpahiru egunez segidan (3); bospasei egunez segidan (6); bost egunez segidan (15)

denbora segidan (3)

egin zituen segidan (3); egin zuen segidan (8); egun segidan (4); egunez segidan (90); elkarren segidan (74); elkarren segidan datozen (4); entzun dezagun segidan (4); ere segidan (3); eta hala segidan (8)

gauez segidan (3); gero segidan (22); guztiak segidan (3)

hamar egunez segidan (3); handik segidan (15); haren segidan (5); hasi zen segidan (3); hau segidan (7); hiru aldiz segidan (5); hiru egunez segidan (16); hiru igandez segidan (3); hiru larunbatez segidan (3); hirugarren aldikotz segidan (3)

kasik segidan (9); kintze segidan (4)

lau egunez segidan (11); laugarren aldikotz segidan (3); nahiz eta segidan (4)

ondotik segidan (9); ordu segidan (3); oren segidan (4); orenez segidan (9); oso segidan (3)

partida segidan (11); partida segidan galdu (3)

segidan abiatu (4); segidan aipatuko (3); segidan datozen (7); segidan doaz (3); segidan doazen (8)

segidan egin (10); segidan eginen (4); segidan eman (3); segidan erantsi (4); segidan erran (15); segidan erran zuen (6); segidan esan (5); segidan etorri (4); segidan galdetu (5); segidan galdu (4); segidan han berean (3); segidan hartu (5); segidan hasi (4); segidan heldu (3)

segidan idatzi (4); segidan irabazi (6); segidan izan (6); segidan jokatuko (3); segidan kontatuko (3); segidan lance armstrong (3); segidan lanean (3)

segidan oso (4); segidan pentsatu (6); segidan pentsatu nuen (3)

segidan utzi (4)

sei aldiz segidan (3); sei egunez segidan (3); sei orenez segidan (3); tanto segidan (3)

urtean segidan (3); urtez segidan (27); zonbait egunez segidan (5); zortzi egunez segidan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus