Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oraingotu (orobat oraikotu), oraingo(tu), oraingotzen du ad oraingo bihurtu.

Hola, euskara modernizatu genuen, gaurkotu, oraingotu, eguneratu, Etxeparek eskatzen zuen tornuia bera ere, tornua, hortxe-hortxe, ia-ia eman genion denen artean. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 25. orr.

Nor enoatuko edo aspertuko ote zen, eta, are gutiago, nor lokartuko Lafitte jaunak argitzen eta oraikotzen zituen esplikazioneen erdian! Herria   2001-09-20

Egia erran ez naiz biziki ohartu nola bertzelakatu behar zen politika, nola berritu, nola oraikotu behar zen. Herria   2001-06-07

Fedeak gaurko giroan, sekulan baino gehiago, sineste baieztatu batetik aintzinago, bizi berritu, oraikotu, lekukotu, bermatu eta sustatzaile indar bat bilakatuz duela bere egitekoa, loeria batean kulunkatzerat loakeen mundu baten harrogarri. Herria   2002-09-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus