Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saiatu 1 da ad saioa egin, ahalegindu. (-tzen objektuarekin)

-Ez da abentura bat -mugitzen saiatu nintzen, argia bilatzen, baina Taniak ez zidan utzi. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 221. orr.

Margotzerik ez baduzu ere, saia zaitez bederen zirriborroa egiten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 74. orr.

Horrelako hilak berpizten saiatu behar dugu, konkretutasuna itzuli behar diegu. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 113. orr.

Harridura ezkutatzen saiatu zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 138. orr.

Egunero saiatzen ziren, hala ere, hura ikusten. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 175. orr.

Eta egia hau zuan: egunsentian nire adiskidea ni hiltzen saiatua zela. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 169. orr.

Besoak mugitzen saiatu zen, baina ezin zuen... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 72. orr.

Biak ala biak begiradei eusten saiatu ziren lipar batez. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 219. orr.

Camel bat iziotu eta, besterik gabe, entzefalograma laua mantentzen saiatu zen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 261. orr.

Furgonetan bertan saiatu nintzen Dan xaramelatzen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 111. orr.

Ez saiatu haren bila joaten, lo baitago. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 220. orr.

Saiatu zen ihesa eragozten zion olatu hartatik irteten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 54. orr.

Une batean nire bizitza berriari konponbideak aurkitzen saiatzen nintzen. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 125. orr.

Nik une hartan inondik ere ez nuen kezka bat arintzen saiatu zitzaidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 158. orr.

Ni neu ere zehazki erantzuten saiatu nintzaion. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 191. orr.

Zu hil zinen legez hil zinelako egon nintzen prest, bezpera izutu baten, harro hiltzen saiatzeko. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 189. orr.

Izan ere, ez da saiatu maitasunez jokatzen. Elizen arteko biblia   Sal 109,16

Saiatu zen, beraz, pausoak ziurtasunez ematen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 256. orr.

Saiatu publikoari ezagutzera ematen ezagutzen ez dituen eta ezagutu nahi ez dituen balio berriak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 61. orr.

Ez dezala nehork uste izan Frantsesen Errege ospetsuaren boterea harrotu nahi dudala, edo ahultzen saiatu. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 121. orr.

Gizonak, bere garaian itunok onarturik ere, gero, ia gauero, andrearen etzauntza bortxatzen saiatua zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 102. orr.

Irakur nezala, ikasten saia nendila. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 204. orr.

Saia zaitez ikasten, eta ikasiko duzu saiatzen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 486. orr.

2 (-tzen objektuarekin, adizlagun eta kidekoekin)

Harry gogor saiatu zen erabat ikaratuta ez jartzen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 85. orr.

Le Commerciel, nolanahi ere, oso eragin handia zuen aldizkaria, gogor saiatu zen ideia horren kontra. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 142. orr.

Haritz alferrik saiatu zen birritan atezainaren aurrean bakarrik. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 51. orr.

Berariaz saiatzen zen Euskal Herriko eta etxeko oroitzapenak bururatzen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 75. orr.

Lajos zinez saiatu zen Nunuri laguntzen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 59. orr.

Egoera larri horretatik irteten biziki saiatu zen beti Agustin. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 15. orr.

Gogotik saiatu naiz jakintsu izaten. Elizen arteko biblia   Koh 8,16

Elkarrizketa sigi-saga eta itsumustuka saiatzen da misteriora -produktuaren benetako preziora- iristen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 220. orr.

Ohi baino pixka bat suharrago saiatu nintzen hura gorteiatzen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 29. orr.

Alemanez ere saiatu zen irakurtzen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 178. orr.

Egutxi bi aldiz saiatu zen, poliki-poliki, hura esnatzen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 40. orr.

Gizon guztiak letrak eta sinboloak kartajokoan bezala nahasturik saia zitezela, halabeharraren opari gertagaitz bat lagun, arauzko liburu horiek eraikitzen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 63. orr.

Apaiz jantzirik saiatu zen Lizarratik ihes egiten. Txillardegi   «Putzu» - 174. orr.

Malda behera xuabea aprobetxatuz saiatu zen arnasa berreskuratzen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 91. orr.

Begiak estututa saiatzen nintzen ikusten nola biribiltzen zituen Tomek eskuak Normaren bularretan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 123. orr.

3 (-tzen objektuarekin, bila-rekin)

Eskua pistolatik gertu neukan badaezpada ere, eta Agirre, bitartean, paperen bila saiatu zen atearen poltsikoan. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 140. orr.

Iratzargailuaren bila saiatu zen itsumustuan, beso errariarekin han eta hemen joz. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 10. orr.

Gero aitaren bila saiatu zen, petriletik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 140. orr.

Hitz-gako baten bila saiatu zen Nora, eta, hainbat hitzen errepasoa egin eta gero, iraupena iruditu zitzaion hitzik egokiena. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 84. orr.

Zenbat eta gehiago saiatu gizon-emakumeak egintza horien arrazoi bila, hainbat eta nekezago aurkituko dute. Elizen arteko biblia   Koh 8,17

4 (-tzen objektua ezabaturik, adizlagun eta kidekoekin)

Handik pixka batera, berriro saiatu zara. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 101. orr.

Jan ezazu hau, berriro saiatu baino lehen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 196. orr.

Berriro urpera jotzen genuelarik, sakonago ilunago itoago saiatzen ginen, inork ikusiko ez gintuen munduren batera. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 143. orr.

· Nik Malfoyri begi bat belztu diot eta Neville, inoren laguntzarik gabe, Crabberen eta Goyleren aurka saiatu da. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 204. orr.

Ni saiatu ninduan lehenagokoan, eta ikusi zer gertatu zaidan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 19. orr.

5 (bestelakotean)

Saiatu gabe ez nuen etsiko ordea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 44. orr.

Saiatuagatik ere, ezin izan zuen bultzada hura saihestu inola ere. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 26. orr.

Saiatu, saiatzen nintzen zerbait; baina berehala amaitzen zitzaidan jarduna. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 72. orr.

Erregea saiatu zen, baina ezin. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 35. orr.

Hori liburuetatik buruz ikasi ezinezko zerbait zen... bera saiatu zen arren. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 132. orr.

Saiatu nintzen, bai noski, baina orduan ere alferrik. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 97. orr.

"Saia zaitez Musekin", esan zidan adiskide batek. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 97. orr.

Umetako grina berarekin saiatu zarete. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 269. orr.

Zu saiatu elkarrizketa interesgarriren batekin... Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 273. orr.

Dobb-en liburuekin ere saiatu nintzen, eta, gerora, sutsu heldu nion gaiari. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 117. orr.

Kako-oker manera goxoagoekin saiatu zen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 125. orr.

Arreta gehiagorekin saiatu direnek aurkitu dute zortzi direla. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 750. orr.

Mozorro batekin saiatu zen arratsalde hartan: itsu-makila eta eguzkitako betaurrekoak hartuta, itsuaren gisan Topoko bagoi batetik bestera ibili zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 177. orr.

Saiatu bai, baina ez da erraza begiak tinko edukitzea. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 126. orr.

Azpitik saiatu behar izan zuten, eta hortik atzerapena. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 199. orr.

Ron beste ikuspegi batetik saiatu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 211. orr.

Hain aurkitzen nituen, ordea, kritikak eta iruzkinak eskasak, saiatu ere ez nintzen egin. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 82. orr.

Saia zaitez, gutxienez. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 95. orr.

6 (-n deklinabide atzizkiekiko objektuarekin)

Baina bera ez da horrelako ezertan saiatu. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 29. orr.

Saia zaitez dantzan edo arbuia ezazu, izan zaitez garbia edo lizunkoia, geratu hemen edo zoaz. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 283. orr.

Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko. Elizen arteko biblia   Eg 20,35

Protestan saiatu arren, ez zuen benetan ahoskatu. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 149. orr.

Hurrengo, merkatarien herrialdean, Babilonian, saiatu zinen prostituzioan; halere, ez zinen ase. Elizen arteko biblia   Ez 16,29

Baina bera ez da horrelako ezertan saiatu. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 29. orr.

Hasieran, saiatu zen zertxobait baratzean, uraza, porru eta zerba batzuk jarririk, baina laster aspertu zen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 102. orr.

Saia hadi bukian. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 160. orr.

Hori liburuetatik buruz ikasi ezinezko zerbait zen... bera saiatu zen arren. zuei ikustaldi bat egitea erabaki genuen -ni neu, Paulo, behin baino gehiagotan saiatu ere bai-; baina Satanasek galarazi egin zigun. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 132. orr.

Nahiz eta lasterka egin, ez zara iritsiko, ez eta ihes egingo ere saiatu arren. Elizen arteko biblia   Si 11,10

Erreskadan saiatu zen giltza guztiekin. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 115. orr.

Sinistu egin nahi zuela, zin-zinez saiatzen zela horretan. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 21. orr.

Beti aurkitzen du zertan saiatua. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 60. orr.

7 (-tzera objektuarekin)

Gauzak argitzera saiatu nintzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 82. orr.

-Ez saiatu ni engainatzera, Eduardo Jexux. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 214. orr.

Aholku hura sekula ahantzi gabe, loreen maitatzera eta lorategien zaintzera fierki saiatu nintzen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 137. orr.

Dutxa epela hartu eta Mikel lokartzera saiatu zen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 265. orr.

Laugarren argudio nagusiak, erakusteko ez dela saiatu behar lehiatzera gure auzia. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 163. orr.

Gilles Guiguet, Ñapurrak taldeko aizkolaria, munduko marka baten haustera saiatu da. Herria   2002-08-01

-Zergatik ez haiz saiatzen hire neskarengatik zer egiteko prest hagoen idaztera, ahal den gehien handizkatuz? Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 146. orr.

Inor ni hiltzera saiatua zela erraten ari nintzaion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 325. orr.

8 (bestelako objektuekin)

Saiatu nintzen bide horretatik aurrera egin zezan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 187. orr.

Amona ez zen saiatu hobeto azal ziezaion. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 271. orr.

Joxe Mari bera ere saiatu zen emaztea etxera itzul zedin, min egingo ote zioten beldurrez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 73. orr.

Zaindari on hau saiatu zaigu jendea zedien zentza... Herria   2005-07-14

Zenbat saiatu ziren Espainiako zilar- eta urre-meatzak berenganatzeko. Elizen arteko biblia   1 M 8,3

Leihatilaz leihatila saiatu zara nor non dagoen jakiteko. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 89. orr.

· 9 du ad saiakuntza egin.

Forma nahiz psikologia mailako hainbat aldaera saia ditzaket. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 40. orr.

Inork ez du saiatzen zientzia baten sorketa ideia bat ezarri gabe oinarrian. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 278. orr.

Platonek jadanik kritikatu zuen Eleatar Zenon dialektiko sotila bera sofista gaiztotzat joz, zeren bere antzea erakustearren edozein esakune itxurazko argumentuen bitartez frogatu eta berehala hain indartsuak diren besteen bitartez berriro ukatzea saiatzen baitzuen. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 192. orr.

Deitu zituen medikuak, bainu-aldiak hartu, sendagai ugari saiatu, baina dena alferrik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 270. orr.

Etxeko logelan askotan saiatu nuena egin nuen: hankak elkarrengandik apartatu eta orekari ondo eusteko modua bilatu nuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 20. orr.

Bestek esanaren sintesi bat saiatzea ere eginbide zaila da. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 9. orr.

Norbaitek berrikuntza bat saiatu zuen: aldeko zenbakien erroldan aurkako zorte bakan batzuk tartekatzea. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 48. orr.

Hobekuntza tekniko batzuk ere saiatu nituen, fotograbatua barne. Txillardegi   «Putzu» - 343. orr.

Mundu honetara erakartzeko ahalegin ugari saiatu zituen amak, baina etsi egin behar izan zuen azkenean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 170. orr.

Irribarretxo bat saiatu zuen: [...]. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 148. orr.

Olio usaintsu guztiak saiatu zituen; ur ugariz garbitzen zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 203. orr.

Uda hastean, "kolpea saiatu" beharra zegoela baizik ez zuten aipatzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 220. orr.

Historialariak saiatu gabe utzi nahi izaten ez duen ezinezko gauza horietako bat da, hain zuzen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 175. orr.

Neska bankuko web orrian sartu eta Mutilaren jaiotza data saiatuko du kodean. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 91. orr.

Nik eragozpen bat saiatu nuen, baina Giuliak, abiada hartu, eta han hasi zen aretoaren ilunbean: [...]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 159. orr.

Eginahalak saiatu ditut aitak esan zizkidanak albait zuzenen jasotzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 141. orr.

Hortik, ondoren, gure konkistak hedatzen ditugu, eta erregela haien aldaera denak eta itxurazko saihesketak printzipio hartatik argitzea saiatzen dugu. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 233. orr.

Grappa bat eskatu, eta poema baten zirriborroa saiatzen hasiko da: [...]. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 14. orr.

Geroztik arretaz berrirakurri ditut atal batzuk; oraingoz saiatzerik pentsatzen ez dudan kapituluak, hain zuzen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 40. orr.

2002ko apirilaren 11ko kolpea saiatu zuten sektore kolpista eta terrorista ber-berek, zibil zein militarrek, kontratatu zituzten oraingo atxilotuak. Berria - Mundua   2004-05-15

10 (era burutua izenondo gisa; pertsonei buruz)

Banituen, gainera, beste alde on batzuk ere, inguruan nituenak erakartzeko: saiatua nintzen, egiatia eta eskuzabala. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 220. orr.

Bazekien leku guztietan ganoraz jokatzen, eta asko ikusiriko gizon saiatua zela erakusten zuen edonon. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 35. orr.

Biak ziren, halaber, langile saiatuak, eta horrela atera ahal izan zuten aurrera taberna. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 103. orr.

Hala ere, irakurle saiatuak izango du aukera Bonabenturaren lanaz gozatzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 735. orr.

Askotan irakasle saiatu langilearena egiteak laguntzen dik ikasleen aurrean hire maila eskasa zuritzen. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 124. orr.

Ikasle saiatua nintzen ni, lehen urtean behintzat. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 50. orr.

Hala ere, horrelako bildumetan harribitxi eder askoak topa ditzake begiak erne dituen zale saiatuak. Berria - Kultura   2004-11-13

Morrosko saiatu haiek bibaka hasi dira pozarren. Zaldun saiatu haien sua eta kemena. Txillardegi   «Putzu» - 142. orr.

Zeintzuk dira bada adiskide saiatu horiek? Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 119. orr.

Ez da ikaslerik onena, baina txarrena ere ez: behar bezain argia, baina ez aski saiatua. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 19. orr.

Oso aizkolari saiatua da, baina, agian, indar pittin bat falta zaio. Berria - Kirola   2004-01-17

11 (era burutua izenondo gisa; gauzei buruz)

Musiak tronpeta hori jotzen zuen soldaduaren irudi saiatua zekusan, eta barre egiten zuen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 69. orr.

Lankidetza zabal eta saiatuaren emaitza da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 12. orr.

Ahalegin saiatua, etsipena eta halabeharra ibiliak ziren elkarlanean haien idazketan; Daneri-k egozten zizkion bertuteak geroztikakoak ziren. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 159. orr.

Ikerketa lan saiatuari esker egiten du aurrera zientziak, teknologiak eta orobat gizarteak. Berria - Gaiak   2004-06-17

Pertsonalki eta bere Elkartearen bidez, gutaz ardura saiatua eta axola berezia izatea, bere anaiez bezalaxe. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1190. orr.

Gaymardek txalotu egin zuen Sarkozyren «politika saiatua». Berria - Ekonomia   2004-12-01

Hamasei liburuki, 14.028 orrialde, 21 urteko lan isil eta saiatuaren emaitza. Berria - Harian   2005-11-18

Zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua. Elizen arteko biblia   1 Ts 1,2-3

12 (era burutua izen gisa)

Saiatuaren egitasmoak irabazia, zalapartaka dabilenarenak pobrezia. Elizen arteko biblia   EsZ 21,5

13 soineko bat, oinetakoak edo kidekoak jantzi, gorputzari edo oinari egokitzen zaion ikusteko.

Batek lapiko bati begiratzen zion eta salneurria galdetzen, besteak oinetako batzuk saiatzen zituen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 150. orr.

14 saiatuaren saiatuaz (orobat saiatuz)

Sinetsidazu: saiatuaren saiatuaz, asmotsu bilakatzen da burua. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 501. orr.

Normaltasuna ez baita saiatuaren saiatuz lortzen den zerbait. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

agertzen saiatu (8); aldatzen saiatu (10); aldiz saiatu (24); alferrik saiatu (32); alferrik saiatu zen (9); aprobetxatzen saiatu (7); argitzen saiatu (18); arintzen saiatu (8); askatzen saiatu (7); asko saiatu (14); askotan saiatu (10); asmatzen saiatu (12); ateratzen saiatu (31); ateratzen saiatu zen (11); aurkitzen saiatu (23); aurre egiten saiatu (16); azaltzen saiatu (27); aztertzen saiatu (15)

babesten saiatu (7); bahitzen saiatu (8); baliatzen saiatu (12); baretzen saiatu (9); barre egiten saiatu (7); begiratzen saiatu (7); berreskuratzen saiatu (14); berreskuratzen saiatu zen (7); berriro saiatu (27); berriro saiatu zen (11); berriz saiatu (16); beste egiten saiatu (20); betetzen saiatu (14); beti saiatu (23); beti saiatu naiz (8); bidez saiatu (8); bihurtzen saiatu (15); bila saiatu (16); bilatzen saiatu (42); bilatzen saiatu zen (9); biltzen saiatu (19); birritan saiatu (7); bitan saiatu (9); bortxatzen saiatu (15); botatzen saiatu (9)

edukitzen saiatu (8); egiten saiatu (370); egiten saiatu zen (120); egoten saiatu (9); ekartzen saiatu (12); ematen saiatu (74); ematen saiatu zen (19); engainatzen saiatu (7); erabiltzen saiatu (12); eragozten saiatu (10); eraikitzen saiatu (8); erakartzen saiatu (7); erakusten saiatu (10); eramaten saiatu (12); erantzuten saiatu (14); erasotzen saiatu (10); erosten saiatu (7); esaten saiatu (15); esaten saiatu zen (7); eskaintzen saiatu (7); estaltzen saiatu (10); eusten saiatu (32); eusten saiatu zen (9); ezkutatzen saiatu (17); ezkutatzen saiatu zen (7)

frogatzen saiatu (9)

gainditzen saiatu (7); garbitzen saiatu (9); gehiago saiatu (21); gehiagotan saiatu (14); geldiarazten saiatu (7); gelditzen saiatu (10); gogor saiatu (26); gogor saiatu zen (11); gogoratzen saiatu (21); gogoratzen saiatu zen (7); gogotik saiatu (20); gordetzen saiatu (10)

harrapatzen saiatu (18); harremanetan jartzen saiatu (10); hartzen saiatu (39); hartzen saiatu zen (12); hausten saiatu (11); hiltzen saiatu (63); hiltzen saiatu zen (27); hitz egiten saiatu (25); horregatik saiatu (9); horretan saiatu (32); horretan saiatu naiz (7); hurbiltzen saiatu (8)

igotzen saiatu (9); ihes egiten saiatu (47); ikasten saiatu (12); ikusten saiatu (8); irabazten saiatu (15); irakurtzen saiatu (7); irekitzen saiatu (11); irribarre egiten saiatu (10); itotzen saiatu (7); ixten saiatu (8); izaten saiatu (26)

jarraitzen saiatu (13); jartzen saiatu (50); jartzen saiatu zen (17); joaten saiatu (13); joaten saiatu zen (8); jokatzen saiatu (14); jotzen saiatu (15); jotzen saiatu zen (7)

kentzen saiatu (29); kentzen saiatu zen (9); kokatzen saiatu (8); konbentzitzen saiatu (11)

laguntzen saiatu (8); lasaitzen saiatu (20); lasaitzen saiatu zen (8); lortzen saiatu (38); lotzen saiatu (8); mozten saiatu (7); mugitzen saiatu (11)

pentsatzen saiatu (12)

saiatu arren (57); saiatu aurretik (9); saiatu baitzen (8); saiatu bazen ere (12); saiatu baziren ere (8); saiatu behar (228); saiatu beharko (91); saiatu beharra (22); saiatu beharra dago (7); saiatu beharrean (13); saiatu diren arren (7); saiatu ere ez (16); saiatu gabe (28); saiatu omen zen (9); saiatu ondoren (32); saiatu zen aldea (7); saiatu zen arren (11); saiatu zen berriro (9); saiatu ziren arren (10)

saihesten saiatu (14); salbatzen saiatu (8); sartzen saiatu (59); sartzen saiatu ziren (13); sortzen saiatu (9); suntsitzen saiatu (7); suspertzen saiatu (7)

ulertzen saiatu (14); urruntzen saiatu (8); uzten saiatu (18)

zabaltzen saiatu (8)

alferrik saiatuko (13); argitzen saiatuko (7); ateratzen saiatuko (12); aurkitzen saiatuko (8); aurre egiten saiatuko (12); azaltzen saiatuko (18); baliatzen saiatuko (18); berreskuratzen saiatuko (13); berriro saiatuko (8); betetzen saiatuko (7); bilatzen saiatuko (14)

egiten saiatuko (123); ematen saiatuko (63); erakusten saiatuko (20); errepikatzen saiatuko (10); eusten saiatuko (19); ezustea ematen saiatuko (7); ezustekoa ematen saiatuko (7); garaipena lortzen saiatuko (9); hartzen saiatuko (19); hobetzen saiatuko (16); horretan saiatuko (18)

irabazten saiatuko (35); iristen saiatuko (9); jartzen saiatuko (10); jokatzen saiatuko (10); konpontzen saiatuko (13); laguntzen saiatuko (7); lortzen saiatuko (66); mantentzen saiatuko (7)

osatzen saiatuko (8); sartzen saiatuko (21); sortzen saiatuko (7)

uzten saiatuko (9)

saiatuta ere (18)

aurkitzen saiatzea (8); egiten saiatzea (23); ezkutatzen saiatzea (7)

saiatzea egotzi (13); saiatzea leporatu (9)

bortxatzen saiatzeagatik (7); hiltzen saiatzeagatik (20)

berriro saiatzeko (9); egiten saiatzeko (13); irabazten saiatzeko (7); konpontzen saiatzeko (13); lortzen saiatzeko (10)

aldatzen saiatzen (8); alferrik saiatzen (9); askatzen saiatzen (8); asmatzen saiatzen (9); ateratzen saiatzen (16); aurkitzen saiatzen (13); azaltzen saiatzen (10)

berriro saiatzen (10); betetzen saiatzen (10); beti saiatzen (17); bila saiatzen (14); bilatzen saiatzen (21); biltzen saiatzen (8); bizitzen saiatzen (15); bultzatzen saiatzen (7)

egoten saiatzen (10); ematen saiatzen (46); erakusten saiatzen (11); eramaten saiatzen (10); erantzuten saiatzen (14); eusten saiatzen (18); ezkutatzen saiatzen (22)

gainditzen saiatzen (7); gogor saiatzen (9); gogoratzen saiatzen (8); gordetzen saiatzen (8); hartzen saiatzen (13); horretan saiatzen (22)

ikusten saiatzen (8); imitatzen saiatzen (12); irakurtzen saiatzen (9); izaten saiatzen (26)

jartzen saiatzen (18); jokatzen saiatzen (8); jotzen saiatzen (7)

konpontzen saiatzen (9)

laguntzen saiatzen (10); lortzen saiatzen (16)

saihesten saiatzen (11); sartzen saiatzen (22); sortzen saiatzen (15)

ulertzen saiatzen (13); uzten saiatzen (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus