Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gidaliburu (109 agerraldi, 24 liburu eta 20 artikulutan; Egungo testuen corpusean 728 agerraldi; orobat gida(-)liburu 29 agerraldi, 10 liburu eta 5 artikulutan; Egungo testuen corpusean 236 agerraldi) 1 iz gairen bati buduzko argibideak ematen dituen liburua.

Bizkar zakua eta gidaliburua pausatzen ditut bazterrean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 26. orr.

Gidaliburuko argazkiaren medioz asmatuko dut, bidenabar. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 93. orr.

Gidaliburu batzuek argi eta garbi azpimarratzen zuten Makao "Lisboa" asiatiko hiri xarmanta besterik ez zela. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 110. orr.

"Lonely Planet" gidaliburuan idatzia zenaren arabera. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 159. orr.

Gidaliburua irakurri ondoren. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 9. orr.

Ingelesezko gidaliburu horietako bat gainbegiratzeko astia. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 277. orr.

Literaturaren historiako gidaliburuetan. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 359. orr.

Borrokalari onaren gida liburuaren 17. orrialdean. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 45. orr.

Posta Bulegoko Gidaliburua bezain liburu lodiak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Pentsa ezazu esku artean duzuna ikuskizunaren argibide-gidaliburua baino ez dela. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 9. orr.

Düsseldorfeko bidai gidaliburuak halaxe baitzioen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gidaliburua argitaratu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus