Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oraintsu 1 adlag duela gutxi. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraintsu esan duan bezala, garai politak izan zituan, oso politak, baina egoera hartan gureak ez zian luzaro iraungo. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 41. orr.

Historia bera errepikatu da oraintsu, oraindik aspaldi ez dela, "bideo-artea" sortu delarik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 284. orr.

Izan ere, Saharaz hegoaldeko Afrika aldea, arabiar mundua, Asiako erdialdea, garapenetik kanpo utzi dira oraintsu arte. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 195. orr.

Pariseko trena oraintsu ailegatu da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 27. orr.

Seiak oraintsu jo dute. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 366. orr.

Bilbotik kanpo eta oraintsu arte iraun dute horrelako jokabide batzuek bizirik. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 232. orr.

Piezoelektrizitateak hezurren biologian duen eragina berrikusi du oraintsu New York-eko Columbia unibertsitateko Andrew Bassett doktoreak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 37. orr.

Desoreka sortzen ari da orain euskal eta erdal taldeen tartean, oraintsu arte ez bezala, euskararen kaltean orain. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 72. orr.

2 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Kexu ginen oraintsu, non ote ziren ezkutaturik Espainiako inteligentsia eta intelektualak. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 33. orr.

Oraintsu arte, ia ideia arrasto txikienik ere ez genuen parte hartzen zuten indar eta mekanismoez. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 98. orr.

-Maisu, oraintsu juduek harrika egin nahi zizuten, eta hara zoaz berriro? Elizen arteko biblia   Jn 11,8

Horrek esan nahi du orain arte, oraintsu arte beste norbaitekin zegoela, ez zegoela bakarrik. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 30. orr.

3 orain dela.

-Alaba galdutakoan hasi zen pianoa ikasten, oraintsu bi urte. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 214. orr.

Hizkuntzen kontzertuan hots gutxi ateratzen duten hizkuntzetako idazleok pagotxa halako bat dugu dena esanda dago topikoari ihes egiteko, Yorgos Séferis poetak oraintsu laurogei urte formulatu zuen maneran. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 48. orr.

4 oraintsuago duela gutxiago.

Oraintsuago, eredu kimiko hori zabaldu egin da fisika eta genetikako ideiak bereganaturik, eta biologia molekularra deritzon zientzia berria sortu da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 10. orr.

Oraintsuago, argazkigintza "artistikoaren" adar bat argazkiaren denbora-ahalmen hori erakusten espezializatu da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 159. orr.

Oraintsuago ere azaldu da zenbaitetan kontzeptu hori, batzuetan ezkutuago, bestetan ageriago, zinema mutuaren artea berraurkitzen ari ziren zenbait kritikariren diskurtsoan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 288. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus