Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oraintxe 1 adlag orain bertan. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraintxe duzue aukera; honela mintzatu baita Jauna Davidi buruz: [...]. Elizen arteko biblia   2 Sm 3,18

Gure gordelekua oraintxe bihurtu da egiazko gordeleku. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 44. orr.

Oraintxe entzun dugun doinu hori ondo etorriko litzaioke jaunartzeko uneari. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 74. orr.

Berak oraintxe esan duen bezala, asmatu behar duen ipuin horren sarrerako atea, [...] eragileak, Violante delako horrek, erabaki du. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 99. orr.

Kafea egin dut oraintxe. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 23. orr.

-Harry... uste dut zerbait ulertu dudala oraintxe! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 215. orr.

"Oraintxe ematen diat Durrutiren hurrengoa!", esan zuen ispiluari begira. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 23. orr.

Oraintxe ez naiz ausartzen ezer egitera; beldur naiz ez ote dagoen debekatuta. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 20. orr.

Ez naun oraintxe gogoratzen, baina hain garrantzitsua badun, saiatuko naun. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 23. orr.

Ti-ta: oraintxe natorrek. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 11. orr.

Zenbat diru daukak oraintxe? Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 59. orr.

Zaude, oraintxe bilatuko dizut. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 67. orr.

Oraintxe jaikiko naiz, eta une batean zurekin nauzu. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 403. orr.

2 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraintxe ari zitzaidan Joseba esplikatzen zergatik daukan halako antza astoekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 389. orr.

Entzun al duzu Ekialdeko lapurreta handi horren berri? oraintxe ari nintzen irakurtzen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 52. orr.

Esaten ari nintzaion, oraintxe, izugarrizko gozatua dela zu kantuan entzutea. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 27. orr.

Oraintxe ere hor zegoen. Txillardegi   «Putzu» - 59. orr.

Non dago gainera, oraintxe hemen zegoen eta. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 185. orr.

Hirugarren ume bat oraintxe ari ziren garbitzen nonbait, garrasi zorrotzak eta sukaldariaren errieta ozenak baitzetozen sukaldetik. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 153. orr.

3 (bestelakoak)

Hasteko letu ezak hau oraintxe. Txillardegi   «Putzu» - 87. orr.

-Etxera oraintxe joatea izanen da zuhurrena, nik uste -esan du orduan. Txillardegi   «Putzu» - 309. orr.

-Nire kontra daukaana, oraintxe esan! Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 158. orr.

Kenduiok oraintxe bertatixe eta ikusiko duk nola dena ondo irteten den. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 117. orr.

Maiestate hori, baietz oraintxe sastatu. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 224. orr.

-Utzi pasatzera oraintxe! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 199. orr.

Zina hauts baleza oraintxe! Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 130. orr.

Oraintxe bezala, neure herria batere ulertzen ez dudan garaia iristen ari da. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 31. orr.

4 oraintxe bertan

Oraintxe bertan, inguratua daukate Jerusalemgo gotorlekua eta hartu egin nahi dute. Santutegia eta Bet-Sur hiria ere sendotu dituzte. Elizen arteko biblia   1 M 6,26

Ospa hemendik oraintxe bertan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 166. orr.

Oraintxe bertan ez da liburu kaxa bat goiko solairura eramateko gauza. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 377. orr.

Oraintxe bertan bera idazten ari duk, ezta? Iban Zaldua   «Itzalak» - 140. orr.

Ea oraintxe bertan zurekin ote nagoen galdetzen diot neure buruari. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 238. orr.

-Oraintxe bertan etortzen ez bazara, ez nauzu etxean aurkituko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 120. orr.

Oraintxe bertan eskatuko diok barkazioa hire arrebari. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 221. orr.

Oraintxe bertan joan behar, hortaz? Txillardegi   «Putzu» - 97. orr.

Etxera oraintxe bertan! Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 69. orr.

Ospa hemendik oraintxe bertan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 166. orr.

Neuk tiro egin beharko nikek, oraintxe eta hementxe bertan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 179. orr.

5 oraintxe dela

Oraintxe dela gutxi Zarautzen Xabier Eizagirre, Txaparro-ko zuzendaritzako kidea eta Urola-Kostako Hitza-ren sortzaileetakoari eman zioten jokalaririk onenaren saria. Berria - Kirola   2004-05-04

6 (dela ezabaturik)

Errefrau atsotitz horrekin akordatu ginen urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, oraintxe 13 egun. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 53. orr.

1501ean, oraintxe 500 urte, beraz, Iruñean argitara eman zen otoitz-liburu latinezko batean, hantxe ipinitako eraskintxo batean ageri da azaro izen hori. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 428. orr.

7 oraintxe ere

Oraintxe ere hor zegoen. Txillardegi   «Putzu» - 59. orr.

"Autoarekin ari naiz lanean oraintxe ere", dio. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 207. orr.

Oraintxe ere, begien bistan baneuka bezalaxe, zinta hura. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 285. orr.

Irribarrea eragiten dit, oraintxe ere, hartan pentsatze hutsak. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 21. orr.

-Bapo eginda, oraintxe ere, ezta ba? -esan zuen senarrak-. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 160. orr.

-Ba, oraintxe ere, beharbada, zuek baino tontakeria gutxiago esaten dugu guk. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 131. orr.

8 oraintxe... oraintxe...

Oraintxe ahoa zabaldu, oraintxe itxi, oraintxe zabaldu, oraintxe itxi. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 129. orr.

Barne txokorik gordeena aurkitu balu bezala, oraintxe Epaileari erantzuten zion, oraintxe Aitari erregu egiten, oraintxe Senarrarekin olgatzen zen, oraintxe Lagunarekin solasean jarduten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 891. orr.

Oraintxe jesarri, oraintxe altxatu zebilen, oraintxe besoak bular gainean gurutzatu, oraintxe lepoan, eta oraintxe erlojuari begiratu. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 59. orr.

9 oraintxe puntuan oraintxe bertan.

Oraintxe puntuan esan dugun bezala, zinemak eman die formarik ikusgarriena koadratzearen eta eremuaren arteko harremanei. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 211. orr.

-Egia esanda, horixe pentsetan ari nintzuan oraintxe puntuan. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 112. orr.

Oraintxe puntuan, ibai ertzean eguzkitan paseatzen ari nintzela, zalantza sartu zait nire zentzu onean ote nagoen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 324. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus