Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

masaileko 1 iz masailean ematen edo hartzen den kolpea.

Beti izuturik egoten baikinen ea nork jasoko hurrengo kaskarrekoa edo masailekoa. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 20. orr.

Egiazko amodioa eskainia zion gizonaren besoetan, haren ukaldi eta masailekoen bestaldean, amodioaren aztarnak bilatzen zituen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 325. orr.

Masaileko ezti batzuk eman dizkit alde egin baino lehen. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 85. orr.

Une hartan ozta-ozta eutsi nion garrasi egin eta zuri masaileko bat jotzeko gogoari... Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 55. orr.

-Eta masaileko batzuk jotzen zizkigun -gaineratu zuen aitak. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 53. orr.

Zuri, ordea, zenbat masaileko eman behar dizkizut nekazari-mutur zatar horretan zerbait uler dezazun? Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 142. orr.

Bazterrean besoak jasota ipini edo eskuetan jo ordez, masaileko bat ematen nion. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 84. orr.

Eskua altxatu zuen, masaileko bat emateko asmoz, baina ez zuen jo. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 144. orr.

Iletik heldu eta atzera tiratu dit burua norbaitek, aurrean daukadanak masaileko batzuk ematen dizkidan bitartean, eman ahalean. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 33. orr.

Altxa, bi masaileko eman eta fuera. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 74. orr.

-Masailekoa eman zidanan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 95. orr.

Gazteak ezin izan zuen masailekoa saihestu, eta amorrazioz hartu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 155. orr.

2 (izenondoekin)

Masaileko handi bat eman zion. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 111. orr.

-Eta nire emaztea noiz izango haizen irrikitan nagon ni, masaileko eder batzuk emateko! -mutilak erantzun. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 269. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masaileko bat eman (10); masaileko eman (4)

masailekoa eman (3)

masailekoak ematen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus