Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gidatzaile 1 izond gidatzen duena. ik gidari 7.

Behin baino gehiagotan aipatu zuen Carverrek, bere printzipio gidatzaileetako bat zelakoan, Isaac Babelen esaldi hau: [...]. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 8. orr.

· 2 iz gidaria.

Gurutze Gorriaren anbulantzietako gidatzaile jarduteko. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 185. orr.

Gidatzailea autoan gelditu zen eta besteak etxean sartu ziren. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 27. orr.

Urruntxago auto eta moto gidatzaile eskola bat, biziki handia hura ere. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 72. orr.

Bizirik zeudenetatik bi barkuaren gidatzaileak zirela. Berria - Mundua   2004-01-11

Komunista iheslariak, erresistenteak eta ingeles aireko [=hegazkin] gidatzaileak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 103. orr.

Ravon kantu gidatzailea. Herria   2001-02-08

Maggy eta Socomer sozietatearen gidatzailea zen. Herria   2002-10-24

Frantses telebixtako gate publikoek antolatu zuten Téléthon iduriko emankizuna gidatzaile zirela Patrick Sebastien eta Michel Drucker. Herria   2001-10-04

52 gaztek errezibitu dute sakramendu hori Baigorriko elizan Moléres jaun apezpikua zutelarik gidatzaile. Herria   2005-11-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus