Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gider (Egungo testuen corpusean 663 agerraldi; orobat kider Egungo testuen corpusean 56 agerraldi) 1 iz lanabes eta tresnetan, eusten zaien zatia. ik girtain; eskutoki.

Fereka egin nion neure kikararen gider tikiari, ezpainetara gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 127. orr.

Gogorrago jo dut, eta astiro, labanaren giderraz. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 52. orr.

Bizkar azpian neure sastagaiaren giderra nabari nuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 201. orr.

Aitatxiren ezpata zaharraren giderra. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 141. orr.

Sable bat zeraman gerrian zintzilik, eta gider laburreko zartailu bat eskuan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 181. orr.

Aitzurraren giderrak ahurrak odoletan babatzen zizkidalako. Itxaro Borda   «%100 basque» - 105. orr.

Gider laburreko aizkora txikia, zauri hilgarriak baino egiten ez dituena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 255. orr.

Ahurrak lerratzen zitzaizkien aitzur eta pala arinen giderretan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 157. orr.

Harri bat aterkiaren giderrarekin golfean jolasteko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 13. orr.

Erratzaren giderra hartuta. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 119. orr.

Oren pare batez atxikarazi zuen, zutik, jats [=isats] giderra irentsi balu bezala. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 164. orr.

Lanbasaren giderra baino estuagoko bularrarekin. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 64. orr.

Pintzelak, edo pintzeletatik gelditzen zirenak giderra eta, hari loturik, pintzelaren piru lodi batzuk [...] erroraino higatuak. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 183. orr.

Azkenik Martizek zarearen giderra landu zuen: hamar bat mihimen mehe plegatu zituen eta trebeki bihurdikatu. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 15. orr.

Isabellek telefono-giderra hartu eta larrialdien zenbakia markatu zuen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 81. orr.

Hozkailu erdi huts eta itxien giderrei lotuta. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 42. orr.

Pistolaren giderra gerrikopean ageri zuela. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 10. orr.

Baioneta giderraz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 246. orr.

Biolin bat atera zuen burkoaren azpitik eta airean erakutsi, giderretik helduta. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 200. orr.

Masustondozko gider luzeko mandolina. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 315. orr.

Giderrik gabeko koilara xume batekin zuloginean. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 20. orr.

Bi [eskumakila] zituen, bata banbuzkoa astegunetarako, eta bestea malakazkoa eta zilar-orrizko giderra zuena igandeetarako. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 28. orr.

Hozkailu erdi huts eta itxien giderrei lotuta. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 42. orr.

Mundu guztia berehala heltzen dela makina horien giderrak eta motorrak ezagutzera.   - 349. orr.

Hurritzezko kiderrak, kirtenak, euskarriak, eskulekuak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 186. orr.

Gerritik esku-bonba bat zeukan zintzilik, alemana, zurezko bere giderrarekin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 177. orr.

Hilkutxa distiratsua zuen, zilarrezko giderrekikoa, eta lorez lepo zegoen apainduta. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 39. orr.

Neure begien aurrean, gider-kolpe bat eman zioten, eta lurrera makurtu zen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 8. orr.

2 irud

Europako giderrak atxikitzen ohituak diren erresuma zaharretako zerbitzari anitzek. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 43. orr.

Hautetsien artean berriz izaiten dira bozak lurraldeka eta departamenduka, giderrak nork nun bere esku ukanen dituen finkatzeko. Herria   2004-04-08

Hegoaldeko Euskal Herritik Europan barna abiatua den bultzada indartsuak duela azkenen iparralde hau segurrenik, nekeak neke, bere giderren jabe ezarriko. Herria   2002-11-21

Hassan II-ek hain hertsiki atxiki gobernu giderrak poxi bat laxatuko zituela haren semeak. Herria   2001-01-18

Ekonomiaren gider nagusiak beren esku dituzten horiek. Herria   2003-02-13

Gobernuak eta botere publikoen giderrak beren esku dituzten guziek. Herria   2003-03-17

Pasok Mugimendu Sozialista Panhelenikoak Greziako Gobernuaren giderrak Demokrazia Berria alderdi kontserbadorearen eskuetan utzi beharko ditu. Berria - Mundua   2004-03-09

Euskararen alde ari zirela zioten, euskara zen borrokaren giderrik aurkezgarriena. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 273. orr.

Baina kontsumo-gizarte honetan nork du benetan giderra eskuetan, kontsumitzaileak hala ekoizleak? Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 84. orr.

3 gider-kolpeka/ukaldika

Aurrera egiteko agindu zioten, baioneta ipinita; gider-kolpeka kendu zituen paretik lehen arerioak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 110. orr.

Arma gider ukaldika hilak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 129. orr.

4 giderrak hartu gidaritza hartu.

1789ko Iraultzaren denboran, Frantziako Estatu-Nazio subiranoak hartu zituelarik elizaren giderrak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 53. orr.

Nik ere, zinez nahi nuen anaiak har zitzan etxeko giderrak. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 32. orr.

Aberria nahi dutenek bestalde, arrotzei eta jaunkilotei ez diezazkiete hemengo botereen giderrak har. Itxaro Borda   «Hiruko» - 129. orr.

Aita familiako eta erakaslea [...] negozioaren giderrak hartuak etxeko segidan, herriko auzapez kargua ere zeraman 21 urte huntan.Bainan, hor ere, guhaurek behar ginuzke beharbada giderrak hobeki hartu. Herria   2004-08-12

5 giderrekiko zaldi gimnastika tresna.

Giderrekiko zaldiagatik, gainetik saltatu beharreko traste madarikatu harengatik izan nintzen etxera bidalia. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 22. orr.

6 lehengo giderretik (egon)

Erakutsi nahia, Charlyren aldetik, lehengo giderretik zegoela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 315. orr.

Lehenagoko denboretan, heldua, zuhurra eta arduratsua zitzaien inguruko guztiei, eta gaur egun ere, lehengo giderretik, heldu, zuhur eta arduratsu ageri da. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gider ukaldika (3); giderra eskuetan (4); giderrak hartuak (3); giderrak hartuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus