Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segituan (orobat segittuan g.er.) 1 adlag berehala.

Segituan, Wendyren ilea lisatu ostean, Johnen tximak apur bat harrotzen zituen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 30. orr.

Segituan aspertu omen zen, ordea. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 17. orr.

Segituan iritsi zen Villoslada kapitaina, Seat 124 urdin ilun batean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 182. orr.

Gaua zen oraindik; segituan zen taldea prest. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 101. orr.

Segituan deituko dizut konfirmatzeko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 43. orr.

Segituan ezkonduko gaituk. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 74. orr.

Ikusten dudanean segituan antzematen diot talentuari, neuk ez dudan arren. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 50. orr.

Joxe ez da segituan jiratu. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 23. orr.

Gerra segituan bukatuko duk. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 215. orr.

Ezin izan nion segituan erantzun. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 17. orr.

Ez nintzen itzuli segituan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 104. orr.

Ez nintzen, ordea, segituan erretiratu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 313. orr.

Mutikoa eta beste biak, berriz, segituan desagertu ziren ur azpian. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 11. orr.

Jaitsi zaitez segituan hortik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 88. orr.

Cienfuegos, hator segituan! Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 158. orr.

2 (aditz baten era burutuaren eskuinean tartean eta delarik)

Saihets batera okertu eta segituan jotzen nuen horma sorbaldarekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 84. orr.

Beste batzuekin, aldiz, hizketan hasi eta segituan ohartuko ginen, topaketak ezer onik emango baldin bazuen, zenbait gai isilean gorde beharrak ginela. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 76. orr.

Gauean, lanetik iritsi eta segituan afaltzen nuen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 96. orr.

Sorbaldak mugitu eta segituan hasi zen logelan hegaz. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus