Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

masaje (orobat masaia g.er.) 1 iz gorputzaren zati jakinak helburu terapeutikoz igurztea, sakatzea edo kolpekatzea.

Bainuak eta masajeak hartzera eraman zitean Ama Donostiara. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 208. orr.

Egunero etorri zen ordudanik masajea hartzera, goizetan. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 17. orr.

Ondoko egunetan, ukenduak jarri eta masajeak eman zizkidan marabutak gorputz alde guztietan. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 96. orr.

-Masaje bat ematea nahi? -proposatu zidan Cristinak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 173. orr.

Oliba-olioz masajeak ematea da onena. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 35. orr.

Mediku batek lepoan eginiko masaje oker baten ondorioz, zerbikalak nahiko minduta ditut. Berria - Kirola   2004-02-05

Masaje terapeutikoan trebatu zen, eta laster lortu zuen lana YMCAn. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 122. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gerrietan izan dut zartakoren bat edo beste, baina masaje-igurtzialdi pare bat hartu eta segi lanean. Berria - Kirola   2004-04-15

Masaje saioren bat izango zen dendaren atzealdean, urre koloreko sofaz, sexu ahala indartzeko luxuzko tresnaz eta intsentsu afrodisiakoaren hedagailuz hornituriko areto ederrean. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 66. orr.

Txantxak egin dizkidate masaje gelan taldekideek. Berria - Kirola   2004-07-07

Masaje ikastaro bat egin. Berria - Kirola   2004-07-01

Masaje-emaile izateko ikastaro bat egina nintzen ordurako. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Aurpegi-masaje txiki bat, jauna, zaldar horiek kentzeko, jauna? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 372. orr.

Yerling lurrina emanik izerditan zegoen emakume baten usaina aditu nuen berehala, egun jendetsuetan ohi ziren lurrin, olio-masaje eta esperma hotzaren usainekin batean. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 65. orr.

Adrianok ez zien batere federik medikuei, eta ziatika izan zuen batean bulgariar batengana joan zen aire-masajeen bidez senda zezan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masajea eman (3); masajea ematen (6); masajea hartu (4); masajea hartzen (4); masajea hartzen ari (3)

masajeak ematen (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus