Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pentsarazi, pentsaraz, pentsarazten 1 du ad pentsatzera behartu.

Antzinakoek egin zituzten itsas bidaiek iparrorratza ezagutzen zutela pentsaraz diezagukete, nahiz eta ezagutu ez. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 48. orr.

Semiramisen altxor eskergek, ezin baitziren egun batean bilduak izan, pentsarazten digute asiriarrek berek ere beste nazio aberats batzuk arpilatu zituztela. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 30. orr.

Hori pentsarazi dit, behinik behin, bigarren oroitzapenak, baina horrek haurtzarora baino gehiago gaztarora eraman nau. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 178. orr.

Horrek denak pentsarazi egin zidan, Beltza. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 99. orr.

Ez nioke pentsarazi nahi, inondik inora ere, inolako aurreiritzirik dudanik. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 26. orr.

Eta ez diot inori pentsarazi nahi zeloek jota nagoenik. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 171. orr.

Horrek sukaldeaz pentsarazi zion Pilarri, afaria prestatzeko ordua zenez. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 112. orr.

Bere pesimismoak, ordea, barealdi hark luzaro ez zuela iraungo pentsarazten zion. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 297. orr.

-Zerk pentsarazten dizu ezagutzen dudala? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 223. orr.

Zer arraiok pentsarazi dizu erresuminduta nengoela? Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 37. orr.

Beauvais desiratzen zegoela nekaren konfiantza osoa eta harekiko harreman estua zuela pentsarazteko jendeari. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 160. orr.

Tristeak benetan nortasuna kreditu-txartelarekin erosten dela pentsarazten diguten garaiok... Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 67. orr.

Ez da hori kezkagarria, edo pentsarazi beharko ligukeen zerbait? Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 196. orr.

Azpimarratzen du, aldiz, pertsonari uste bat egiazkoa dela pentsarazteko zioa ikuspuntu horrek ematen diola. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 120. orr.

Erran dezagun segidan lau izen hauek pentsarazten digutela Euskal Herrian izan daitekeen haur multzo bati. Herria   2003-07-17

Ez zitzaion inola ere gehiegi pentsarazi edo errepararazi behar errealitate desatseginez, bera hiltzeko aukeraz, besteen oinazeaz. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 154. orr.

2 (nori osagairik gabe)

Egin berriak diren esperimentu batzuek pentsarazten dute Itard ez zebilela bere aurkakoak zioten bezain desbideratuta. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 168. orr.

Hori pentsarazten zuten gutxienez beti berdina zen irribarreak, aurpegiaren goxatzeak, txantxa hori kontatu edo entzuteko irribarre mingarri horrek. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 146. orr.

Horregatik Jainkoaren aniztasunean pentsarazten dute, erran nahi dut, sinestarazten dutela badirela atributuak, eta badela esentzia bat eta aldi berean esentzia horri erantsiriko zerbait. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 155. orr.

Aspaldiko eritasunaren orbain edo hondakinen arrastoak bazirela pentsarazten omen zuen azterketak, baina ez garai hartan gaixotasun prozesu aktiborik zegoenik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 125. orr.

Margolanek pentsarazten duten baino askoz txikiagoa da Pontito. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 174. orr.

Buruan betiko iltzatua daukat ordea harrotasunezko amaiera hura, meatzaritza zerbait handia eta sekulakoa zela pentsarazten zuena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus