Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

masakratu, masakra, masakratzen 1 du ad sarraskitu.

Mundu Gerran judu eta serbiarrak masakratu zituzten hirira. Berria - Kultura   2006-01-24

Masakratzen ez zituztenean belarriak ebakitzen zizkieten, beste barik, «buhame izateagatik». Berria - Kultura   2006-02-28

Oihanak beteak direla mila gaiztaginez zeinek hiltzen eta masakratzen eta ebasten baitute kausitzen duten guzia. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 97. orr.

Hiri hau hiru egunean masakratu zuten, Berlinera nor lehenago iritsiko lehian sarturik baitzetozen sobietarrak. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 172. orr.

Egia baita haurrek ez dutela errepidean masakratuak izan behar. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 106. orr.

2 irud/hed

Hain zuzen, egun guziz gaizki tratatua, batzutan masakratua den hizkuntza maitagarri honen babesa hemen dago, Mediatekan. Berria - Kultura   2004-12-11

3 (era burutua izenondo gisa)

Gerrako batailoi masakratuenen artean izan zen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 158. orr.

ETAren aroak ere ondo ezagutu ditu bizitzako poemaren bihotz masakratuak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus