Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oratoria 1 iz jendaurrean hitzaldizak emateko antzea, entzuleak atsegintzea eta hunkitzea helburu duena.

Juliano agintariaren egunetan kristauei debekatu zitzaiela literatura eta oratoria irakastea, eta berak lege hau onartuz, nahiago izan zuela mintzoaren eskola utzi zure Hitza abandonatu baino. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 228. orr.

Gure mutil horiek, baldin berorri entzuna egia bada, oratorian eta erretorikan landu beharko lukete mintzoa, zenbat eta hizkuntza gehiagotan, hobeki... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 37. orr.

Bi ziren oratoria eta eskritura onaren ezaugarriak: neurria eta distira, distira eta neurria. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 108. orr.

Zinez miresgarria zen haren oratoriaren estiloa. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 245. orr.

Oratorian hain gustuko ditugun kontrakoen konbinaketaz. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 72. orr.

Oratoria kristaua tradizio klasikoarekin lotzen du. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 20. orr.

Garai bateko misiolariena baino oratoria goratsuagoarekin. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 204. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Han jarraituko zituen burutu arte oratoria ikasketak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 9. orr.

Mattinekin nituen harremanetan, ni nintzen beti galtzeko, zeren, oratoria eserzizio haietan ere, oro har, hura baino trebeagoa nintzen arren, iduriz bainintzen trebeago. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 107. orr.

Beldur naiz, ordea, politikan erabiltzen diren hitzak bestearentzat bakarrik balio duten oratoria-errekurtso soilak ez ote diren. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 91. orr.

-Itzaltzak musika puta hori! -agindu dio Natxok zakar, oratoria alarde batean. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus