Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segmental izond segmentuei, bereziki hots kateko segmentuei, dagokiena.

Kontsonante eta bokal ordezkatze segmental horien ondoan, kanpotarren hizkeran ezaugarririk nabarmenenetakoa "doinua" izaten da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 44. orr.

Garbi dago, beraz, prosodia dela gertakizun segmentalen gertaleku, eremu. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 129. orr.

Silaba-egituraren aldaketak ikuspuntu segmentaletik aztertu izan dira. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 134. orr.

Merezi du gai honetaz gogoeta egitea, maiz ahazten baititugu baldintza prosodikoak, ziurrenik segmentalak baino gaitzago direlako deskribatzen eta sailkatzen. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus