Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pentsiodun 1 iz pentsio bat jasotzen duen pertsona.

Enriqueta Benito alderdiaren egoitzan bilduko da alargun eta pentsiodunekin. Berria - Harian   2005-04-01

Ez zitzaion burutik pasatu ere egin heriotzaren berria izan zitekeenik ama egoera hartan jarri zuena, Araujo Lda-ko pentsioduna zela jakin arren. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 69. orr.

Gainerako pentsiodunekin afaldu nuen jangelan. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 60. orr.

Krisi sozialaz eta pentsiodunen arazo ekonomikoez idatzi du, besteak beste, Blasek. Berria - Kultura   2004-12-29

Pentsiodun alargunak: Nafarroan, orotara, 40.000 alargun inguru daude, baina horietatik 26.663 dira alargun pentsioen jabe. Berria - Ekonomia   2004-02-29

Zenbait alderdi politiko eta pentsiodunen elkartek mesfidantza agertu dute legearen aurrean. Berria - Ekonomia   2004-02-29

Luis Martin Pindado Espainiako Pentsiodunen Elkartasun Demokratikoko lehendakaria. Berria - Ekonomia   2004-09-07

2 (izenondo gisa)

Aipatutako legeak Foru Erkidegoak alargun pentsiodunen egoera ekonomikoa hobetzeko dituen eskumenak «urratzen» dituela argudiatu zuen koalizioak. Berria - Euskal Herria   2004-01-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus