Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

infinitesimal 1 izond guztiz txikia.

Ideia hori are gehiago indartu du telebistak, zuzeneko transmisioaren bidez, hartan gertaeraren denbora eta irudiarena bat baitatoz erabat, atzeramendu infinitesimal baten aldearekin, uhin hertziarrek iristeko behar duten denboraren aldearekin, mikrosegundo batzuk. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 224. orr.

Koktelaren apar infinitesimalak mihia eta eztarria leundu eta barnean dir-dir egiten zion Elleni. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 503. orr.

Baina ttikiak, azkengabeki ttikiak, infinitesimalak, ez du bere ttikian azkenik, eta handiak, azkengabeki handiak edo infinituak ere ez handian (azkengabea, azkenik ezean, ez da, eta baldin bada, orduan ez da azkengabea). Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 66. orr.

2 (matematikan) azkengabe txikia.

Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 66. orr.

Hamaseigarren menderako garbi zegoen egutegia hamar egun atzeratuta zihoala eta, hamar egun horiek kendu ondoren, ikusi zen posible zela bere desegokitasuna kuantu infinitesimaleraino murriztea bisusturteei buruzko araua aldatuz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 74. orr.

Egoera bat aztertzeak ekarriko du, ezinbestez, garrantzi gutxiko aldaketak alde batera uztea, matematikagileek ere, hainbat eragiketatan -logaritmoen kalkuluan, esaterako- kopuru infinitesimalak baztertzen dituzten bezala. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 136. orr.

Zenbakien teoria, geometria, metodo infinitesimalak, optika, astronomia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 83. orr.

3 kalkulu infinitesimal matematikaten adarra, kopuru infinitesimalekin egiten diren eragiketez aritzen dena.

Eta, kalkulu infinitesimalaren bidez, haiek ebazteko bidea erakutsi zuen. Berria - Harian   2005-02-11

Kalkulu infinitesimala (kalkulu diferentziala, kalkulu integrala). Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 87. orr.

· Saguek larrutik ezagutzen dute kalkulu infinitesimala: zerotik oso hurbil dago jaio eta katuengandik babestu behar dutela ikasi bitarteko denbora. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus