Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orbain 1 iz ebaki edo zauri batek osatu ondoren larruazalean uzten duen seinalea. ik ebakiondo.

Areago: ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 165. orr.

Aspaldiko eritasunaren orbain edo hondakinen arrastoak bazirela pentsarazten omen zuen azterketak, baina ez garai hartan gaixotasun prozesu aktiborik zegoenik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 125. orr.

Zauri lehorra orbain handienetik ireki zen, eta kristal muturra agertu zenean eskuz atera zuen. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 19. orr.

Orain, basurde batek egin zidan zauriaren orbaina erakutsiko dizuet. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 160. orr.

Harramazka egin zion bere azazkal beltzekin aurpegiaren alde batean; ondorioz, orbain estu luze bat geratu zitzaion masailean amari. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 225. orr.

Harri eta zur geratu gara esku ahurretan dauzkan orbain sakonak ikustean. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 75. orr.

Egiazko eta ageriko zauri baten orbain gorriz estalia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 532. orr.

Orbainak odol sakratua isurtzen zuen maiz, tunika eta barruko galtzak busti-busti eginda utziz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 823. orr.

Bekokiko orbaina gurasoak hil ziren auto-istripuan egin zitzaiola. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 11. orr.

Emakumeak, hankak garbitzen ari zela, aspaldiko orbain bat ezagutu zuen, basurde batek egina. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 147. orr.

Afari denboran jakinen dut zergatik besoa altxarazten duten, zerbitzariak argituko nau: Alemanak lagundu dituzten miliziano frantsesek beso azpian orbain edo zikatriza bat badute engaiatu direlarik egina. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 152. orr.

2 (izenondoekin)

Orbain txiki bat zeukan eskuineko bekain ondoan. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 163. orr.

Betaurreko biribilak erabiltzen zituen, eta bekokian tximista bezalako orbain mehe bat zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 11. orr.

Suak eragindako orbain gorri-gorri bat zeukan eskuineko masailean. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 85. orr.

Eskua haren eskuineko saihets aldera irristatu zitzaion eta orbain preziatu hura ukitu zion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 242. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baita labanaz egina zirudien ebaki bat ere, orbain itxurakoa. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 163. orr.

· Mamu erretxin eta begirada finkokoa, odol-orbain zilar-kolorez estalita zegoena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 114. orr.

Ollivander jaunak Harryren bekokiko tximista-orbaina ukitu zuen hatz luze eta zuri batez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 79. orr.

4 (Hiztegi Batuak adiera hau baztertzen du) orbana.

Orbain zuri-zurbilak dituela ikusten badu, gaitzak ez du garrantzirik; halakoa garbi dago. Elizen arteko biblia   Lb 13,39

Ile berreskuratua buruan dotore; bizkar gainak inoizko sendoenak; bisaiako larruazala zimurrez gabetua; matelondoko betiko orizta iluna orbain bakar. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 76. orr.

Burua, bekoki aldean, odol orbainak zituen zapi batez estalia zuen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus