Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pentsu1 1 iz ipar gogoeta, pentsamendua.

Pentsuak gatibu dauzkagunean Egiari bizkarrez gagozkio: antsian behera goaz. Itxaro Borda   «%100 basque» - 102. orr.

Ekintzaz ala pentsuz arraiki egin emazteen bekatuak entzutea izugarri maite zuen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 164. orr.

Pentsu ilunen ildoa abandonatu zuen eta egongela zirudien kanapean jarri zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 56. orr.

Alabaina, hartaz gogoeta egitean, ene pentsuek haren itxura baizik ez zuten lantzen: [...]. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 167. orr.

Ez nuen beste pentsurik: astun eta patetikoki maitemindua nintzela doi-doia konturatzen nintzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 177. orr.

Hondar pentsuaz gogoratzen zen hargatik: nehork ez nau maite eta beharbada hobe dut hilik... Itxaro Borda   «Hiruko» - 53. orr.

Nahiago nire pentsuak adierazi gabe utzi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 331. orr.

2 pentsu izan du ad uste izan, pentsatu.

II. Mundu Gerlaren erdi-erdian geunden orduan eta gutarteko anitzek ziurtzat emaiten baldin bazuten Hitler-en garaipena, beste zenbaitek pentsu zuten amerikarrek eta ingelesek irabaziko zutela. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 104. orr.

Aldi bat baino gehiagotan erran dit Serge filosofoak Platonek ez zuela honela eginen, pentsu baitu egiak duela egitea finkatzen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 22. orr.

Pentsu dut entzun duzula joan den astelehenean. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 7. orr.

Pentsu dut ez duela nehork horretaz dudarik. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 585. orr.

Hor ere pentsu dut segituko duzuela beti emankizun horien egiten... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 117. orr.

Erraten zidan garbiki nik sekretuki pentsu nuena: behar genuela mundu honen errealitatean bizi izan eta lan egin. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitzek pentsu dute (4); ene pentsu (3); pentsu bat (3); pentsu dugu (5); pentsu dut (58); pentsu haiek (4); pentsu haien (3); pentsu hori (4); pentsu hura (3); pentsu zuten (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus