Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maskal (orobat mazkal g.er.) 1 izond ahula, indargabea, biguna. ik maxkal.

Medikua, gorputz maskal hartan espirituaren halako indar izugarria ikustean, zeharo txunditurik geratu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 770. orr.

Ederki erakutsi duzu badakizula lagun bihotzez maskalak adoretzen... Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 230. orr.

Haragia maskaltzen eta margultzen hasten delarik, sabela mintzen, ileak eta hortzak erortzen, oiak gris bilakatzen, orduan hobe da bakarrik egotea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 116. orr.

Mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak... Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 207. orr.

Maisuaren gorpuzkera maskalak eta hizketa-modu leunak iradokitzen ez zuten oso bestelako irmotasuna erakusten zuten, ordea, haren hitzek. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 206. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ardi galdu baten maskal-itxura. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus