Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gila 1 iz ontzien azpialdean muturretik muturrera doan zurezko edo burdinazko atala, haren egituraren ardatz dena. ik jobalta; abortza.

Argazki batean txalupa irauli bat ageri zen, eta gizon bat gilan zutik, eskuaz agur egiten. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 81. orr.

Gasontziaren gila laster da uretan. Berria - Harian   2005-02-26

Urte hondarrean jarriko dute [petroliontziari] gila nasan, eta bi urteren buruan amaituko dute. Berria - Ekonomia   2004-01-29

Batelaren gila azpitik pasatu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 70. orr.

Gilaren gainean arrelepo. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 403. orr.

Gilaz jotzen ez badugu barra hori. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 232. orr.

Usteltzen ari zaio zurajea, herdoila darie loturetako iltzeei, goroldioak eta muskuluek hartua diote gila. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 79. orr.

Patio zabalaren atzean, harrizko gotorleku erraldoia goratzen zen; ertza, ontzi baten gila bezain zorroztua, ekialdera begira zegoen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 19. orr.

2 irud

Belartxo beltzezko zipriztina ikusten utzi zidan beso altxatuak, eta haren distirak irmoago egin zituen bular begitanduaren harroa eta gila-hezurrak bitan zatitzen zuen bizkarra. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 57. orr.

3 (lasterketa auto batean)

Gila bikoitza erabili baitu esekiduraren beheko triangelua lotzeko. Berria - Kirola   2004-02-25

4 gilaz gora

Gilaz gora, mastak erroetatik erauzirik eta haize oihalak urraturik, halaxe ageri ziren biharamunean, driban, txalupa haiek. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 47. orr.

Halako batean haizeak ontzia iraularazi eta gilaz gora ez ote gintuen utziko. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 176. orr.

Petrilean branka emanda gilaz gora zegoen txaluparen azpian ezkutatu baino lehen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gila (3); gilaz gora (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus