Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orban 1 iz larruazalean edo zerbaiten gainaldean gertatzen den zikingunea edo bestelako koloreko gune txikia. ik izpil.

Bere gorpuzkera handiak, aurpegiko orbanak... beldurra eman zidaten. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 56. orr.

Zimurrak eta orbanak ageri dira haren aurpegi bizar gabean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 23. orr.

Buruko min gogorrak, sabelaldeko eta giharretako mina, goragaleak, eta azaleko orbanak dira gaitzaren zantzu nagusiak, zientzialarien esanetan. Berria - Gaiak   2004-09-14

Begi ertzean zeukan orbanak itxura beldurgarria ematen zion. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 9. orr.

Martinak pasatzen ote die inoiz eskuila gure soinekoei, kentzen ote dizkie orbanak? Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 170. orr.

Maindireetan ere ez zen orban bat bera ere. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 315. orr.

Orbana luzatu, eta obalo bihurtu zen zirkulua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 171. orr.

Nire azalean dauden orban eta marka guztien erakustaldia da. Berria - Kultura   2006-03-31

Bihar berriro garbitu beharko dizkizut jantziko orbanak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 139. orr.

Begi ertzean zeukan orbanak itxura beldurgarria ematen zion. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 9. orr.

Orbana egin dut tintaz! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 199. orr.

2 (izenondoekin)

Horma zartatuetan orban ilunak eratu dituzte euriak eta hezetasunak. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 90. orr.

Eta egunaren argiarekin ederra zena are ederrago bihurtzen zen gauaren lehen iluntasunarekin, argiak pizten baitzituzten etxe bakartietan eta herrietan, eta haran guztia orban horixkaz betetzen baitzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 295. orr.

Orban more bat, ezkerreko izterrean. Berria - Kultura   2004-08-10

Aste horretan, gainera, orban marroixka batzuk atera zitzaizkidan. Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 44. orr.

Mozoloak gauean zehar ihes dagi, orban beltz espazio beltzean ibiltari. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 357. orr.

Haren masailek orban bioleta bat eragiten dute aulkiaren larru marroiaren gainean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 57. orr.

Gas argiontzi batek [...] blusa baten orban urdina, txapel baten punta argiztatzen zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 17. orr.

Gaua heldu da, bere begitartearen orban zurbila ez dut ikusten ia. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 247. orr.

Orban nabarrek janiko bi ispilu. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 114. orr.

Olio gorrizko pinturazko orban luze eta ezabaezinak. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 216. orr.

3 irud/hed

Bihotzean zuen orbanairi erreparatu, eta negarrez hasi zen. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 116. orr.

Frantziskoren adimena, orban orotatik garbi, misteriorik ezkutuenen sakonera iristen zen. Elizen arteko biblia   Dt 23,10

Guantanamo orban handi bat da historian, baina ez bakarrik AEBenean, baita han gertatzen ari dena isiltzen dutenen eta onartzen dutenen historian ere. Berria - Harian   2006-02-17

Dopinaren orban beltzak Neguko Olinpiar Jokoak zipriztindu ditu berriz ere. Berria - Kirola   2006-02-28

Doilorkeria orban zibila denez, eta oinazeak eta suak orban espiritual eta gorputzik gabeak kentzen dituztenez, zergatik, orduan, torturaren hotzikarek ez dute kentzen orban zibila, doilorkeria, alegia? Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire galtzetako kafe-orban hau. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 373. orr.

Bi ardo-orban puska galantak zikintzen zioten alkandora zuri dotorea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 139. orr.

Begia tinta orban beltz bat bezala zen esmalte zurian. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 239. orr.

Amak aurpegiko edo gorputzeko beste edozein ataletako zikinkeria-orbanak mingainarekin bustiriko zapi-mutur batez garbitzen zizkigunean. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 45. orr.

Bidegainean koipe orban bat zegoen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 86. orr.

Baltiko itsasoan [...] fuel olio orban handi bat agertu da, eta kalte handia egin dezake. Berria - Gaiak   2006-02-01

Egunez egun handiagotzen zen errimel orban iluna utzi nuen sofaren besoaren gainean. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 194. orr.

Atalondoan odol orban bat zegoen, izar itxurakoa. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 270. orr.

Ehiztari indartsuak, bere anaiari oraturik, haitz baten gainean eseri zuen, eta odol orban bat baizik ez zen haren burua harri batzuez tinkaturik, belarrira oihu egin zion, gor bati hitz egiten ari balitzaio bezala: [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 126. orr.

Esku baten gainean, hatz txikitik hurbil, sardinzar ezkata bat zeukan, han nakar orban bat ipintzen ziona. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 115. orr.

Ni hona ekarri nindutenean, txita baten itxura beteko lizun-orban bat nabarmentzen zitzaion leihoaren azpiko horma-puskari. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 15. orr.

Ezin izanen ditugu atzeman bestetan ziegan kukututa eguzki printzetan ikusten ahal ditugun zikin orban horiek. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 137. orr.

Eguzki orban zabalak ziztu bizian orraztu du belardia. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 44. orr.

Eguzki-orban hauek 11 urte inguruko zikloa dute. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 281. orr.

Neskazaharrak, gona beltza jantzita, intsektu orban bitxi bat ipintzen zuen argitasun gordinen erdian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 166. orr.

Eskuak eta begiak ikusi nituen; han-hemenka argi-orban batek aurpegi bat jaten zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 146. orr.

Petrolio gordin orbanak harkaitzetako itsaskietan itsasten direnean, ito egiten dira guztiak. Berria - Euskal Herria   2004-02-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus