Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

peoi (orobat peon g.er. eta pioi g.er.) 1 iz maila apaleko langilea, inongo prestakuntzarik eskatzen ez duten lan neketsuetan diharduena.

Petrus peoi gisa iritsi zen, lurra landu, gauzak garraiatu eta baratzea ureztatzeko. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 199. orr.

Udaberrian kakamarloak bezala agertu ziren, auskalo nondik etorriak, harginak eta sokagileak, harri-pikatzaileak eta zurginak, arotzak eta kisuginak, beren maisu, peoi, ofiziale eta ikastunekin. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 38. orr.

Haien peoiak eta morroiak ere dotore baino dotoreago jantzirik zihoazen, nor bere jaunaren eta etxearen ezaugarriekin eta bere zaldiarekin. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 158. orr.

50 arkabuzari zekartzan berarekin Garazitik, baita peoi zenbait ere laguntzaile. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 127. orr.

Bortolasso hori adin ertaineko pioi bat zen, mandoa bezain sendoa eta ordotsa bezain lohia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 101. orr.

Horra zen Lüküzeko jauna bera ere, bere seme, ezkutari eta peoiekin batean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 68. orr.

Peoi batzuen laguntzarekin, lau arkeologo ari dira lanean, goiz eta arratsalde Aldapako San Fermin plazan. Berria - Kultura   2004-08-14

Baina maite zuen halere etxegileak bere peoi berria. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 44. orr.

La Caledonia etxaldean egun batzuk pasatzera gonbidatu gintuen; ordurako, peoi igeltseroak lanean ari ziren bertan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 213. orr.

Tailer bateko mekanikari-lagun, obretako peoi edo pintore-ikastun. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 155. orr.

1920az geroztik zerrategiko peoia izan zen Dummy, Washingtongo Yakimako Cascade zurgintza enpresan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 102. orr.

Eraikuntzako peoi batek urtean 17.893,72 euroko soldata izango luke eta 20.392,19 eurokoa lehen mailako ofizialak. Berria - Ekonomia   2004-06-11

Soldaduak eta peoiak organ kokatzen ari ziren azken kanoia. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 132. orr.

Gero nire aitak eta beste peoi batzuek hazienda bat hartu zuten. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 290. orr.

Peoi, fabrika batean. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 85. orr.

Igeltseroak dira, linterneroak, peoiak..., beren esku indarrez edozelako gailuak erabilgarri, bizigarri, gozagarri bilakatzen dituen jendea. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 11. orr.

2 (adizlagun gisa)

Fabrikan sartu nintzen, peoi. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 38. orr.

Egun batean, peoi ere hasi zen, lur mugitze lanetan... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 140. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Peoi-lanak, batik bat. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 57. orr.

Peoi jantzia jantzita eta erabat zikinduta zegoen. Berria - Euskal Herria   2004-03-09

4 xake jokoan, gutxiena balio duen pieza.

Jokalari alemanak erdiko peoi bat aurreratu zuen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 21. orr.

Peoi zuri bat bi laukitxo mugitu zen aurrera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 254. orr.

Maisuak pioi guztiak suntsitu zizkidan defentsa ikaragarrian, baina etsi egin zuen azkenean. Berria - Kultura   2004-08-29

Mugitu nuen nik peoi bat, mugitu zuen hark bertze peoi bat... eta hala ibili ginen, mugimenduz mugimendu, egunari gaua zerraiola, eta gaua egunari... zeren eta nik hari peoi bat jan bainion eta hark niri bertze peoi bat... eta aitzinago nik zaldun bat jan nion eta hark niri alfila... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 528. orr.

14. jokaldian Santik peoi bat sakrifikatu zuen, eta Granadosek peoia harrapatu zuen. Berria - Kirola   2004-08-26

Xake taulan ez genuke peoi bat defendatu behar, horretarako, erregina arriskuan ipiniz. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 16. orr.

Haien begietan ni peoi ziztrin bat baizik ez nintzen, pieza ttipia, anitzetan trabagarri gertatzen den pieza ezdeusa. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 32. orr.

Raimundo Silva berriz igotzen da gaztelura, gazteluko dorre garaietatik begiek oso-osorik ikus dezakete xake-taula, peoiek eta zaldunek, objetiboki mintzatuz, borrokan egingo duten toki zabala, erregearen eta gotzainen begiraden pean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 258. orr.

Dorre-peoietako bat kenduz xake jokoa aberasteko posibilitateari buruzko artikulu tekniko bat. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 34. orr.

5 irud/hed

Hori joko handiaren ondorio normala baino ez da, eta gu peoi hutsak gara nazioarteko xantaia izugarri horretan. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 31. orr.

«Peoi gisa» sentitzen da; «oso joko sakon, erraldoi eta maltzurreko peoi gisa». Berria - Harian   2005-11-20

Diputatu testimoniala nintzen; peoi gisakoa. Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Diktadura militarraren peoiak ziren. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 283. orr.

6 zezenketetan, zezenketariari laguntzen dion toreatzaile morroia.

Eta, hala, sartu zizkion toreatzaileak zezenari bi burtzi, eta peoi batek hiru hagatxo; jaurtiki zizkion bertze peoi batek lantza batzuk -dozena bat bai-, lizar adarrez eginak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

peoi gisa (5); peoi ziztrin bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus