Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orbangabe (orobat orban gabe g.er. eta orbaingabe g.er.) 1 izond orbanik ez duena.

Eta goietan, urdin orbangabea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 409. orr.

Elur mardul, aratz eta orbangabea bazter orotan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 173. orr.

Emakume bat agertu zen orduan, ilargiak argitzen zuen eremu mortuan, jantzi zuri orbangabe bat soinean. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 159. orr.

2 irud/hed

Bere Adelia garbia baitzen, orbangabea eta santua. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 102. orr.

Zeren aliatuentzat askoz ere errazagoa eta merkeagoa baita germaniar garbi, orban gabeak beren artean hiltzen uztea. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 346. orr.

Grinek, atsekabeek eta zirrarek ez zuten zimurrik utzi haren aurpegi garbi, orbangabean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 431. orr.

Daneli buruz osatua duan irudi orbangabera lokatz pixka bat botatzea. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 91. orr.

Azalpena, teknikoki, orbangabea da, eta nik neuk ere ez nuke arazorik sinatzeko. Berria - Kultura   2004-04-08

Ez horretan jokatzen zuen ongi merezitako ospe orbaingabea ez ezik, kontzientzia bakean edukitzeko lasaitasuna. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 68. orr.

Gizakiari, ordea, ahuleziak jotako izakia baita, ezinezkoa zaio Bildots orbangabe gurutziltzatuari bete-betean jarraitzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 769. orr.

Arbolapean ezarritako aldaretxoan, Ama Birjina Orbangabearen imajina bat zegoen. Txillardegi   «Putzu» - 150. orr.

3 (adizlagun gisa)

Giroa ere epela zegoen; eta zeruaren urdina, aratz, orbangabe. Begitartea orban gabe eta desitxuratu gabe gordeko al zuen, orain bere aurrean zeukan moduan? Txillardegi   «Putzu» - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus