Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segurantza [582 agerraldi, 41 liburu eta 242 artikulutan] 1 iz arrisku eta kidekoetatik at dagoela uste duenaren lasaitasunezko egoera; egiazko arrisku gabeziatik sortzen den egoera. ik segurtasun.

Hiritarrek askatasuna eta segurantza galduko lituzkete, salatzaileek ez lukete konbentzitzeko bitartekorik, ez eta salatuek ere beren burua zuritzekorik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 251. orr.

Nigan aurkitzen zuen, falta zituen segurantza eta babesa. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 141. orr.

Galdu egin du eguneroko erreferentziak ematen duen segurantza, eta babes bila mugitzen da oroitzapenen artean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 173. orr.

Gure koloniak hain urrun egotea ez da haien segurantzarako eragozpena; izan ere, metropolia urrun badago hura defendatzeko, metropoliaren nazio etsaiak ere hura bezain urrun daude koloniak konkistatzeko. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 61. orr.

Eskema horrek segurantza sendotuko lizuke, bizitzan finkatuko, bermatuko zintuzke. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 135. orr.

Errudun zenak ordaintzen zuen fredum-a, berak egindako gehiegikeriek galarazi zioten bake eta segurantzaren truke, babesari esker berreskuratu egin baitzitzakeen; baina haur batek ez zuen bere segurantza galtzen; ez zen pertsona, eta ezin pertsonen artetik kanporatua izan. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 292. orr.

Hurtzaroan, segurantza gose gara guztiok eta, gero, burasoek eta haien laguntzaileek eskaintzen digute jakintsuki beren segurantza. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 19. orr.

2 duda-mudarik sentitzen ez duenaren egoera. ik segurtasun 8.

Segurantza harrigarri batekin mutikoa zutitzen da. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 144. orr.

Bitarteko bat da objektua, aitzakia bat, segurtasuna ematen du, segurantza, konfiantza. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 90. orr.

Idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 136. orr.

Halako segurantzaz ari zen kontari, non asaldatu ere ez baitzen egin seiak aldi berean irri erotan lehertu ginenean. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 224. orr.

Gerra askotan ibilitako jokalariak dira, baina Savo Milosevicek segurantza osoa ematen digu, zalantzarik ez genuen izan. Berria - Kirola   2004-08-25

Afektu horietatik zalantza kentzen bada, Itxaropenetik Segurantza dator, eta Beldurretik Etsipena. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 273. orr.

Hori duk hori segurantza! Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 121. orr.

3 segurtamena ik ziurtasun.

Zu ere sekretuaren jakinaren gainean zaudelako segurantzak eztituko ditu bederen gabezia krudel horiek. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 107. orr.

Erran gabe doa ez zituztela bahituak libre utziko, horien guztien gainean segurantzak erdietsi ezean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 124. orr.

Tupustean zabaldu zuen kalerako atea, laguna metro eskas batzuetara egongo zelako segurantzan. Josu Landa   «Odolbildua» - 78. orr.

Gau hartan ez zuela etxean afalduko esan zuen gaztetxoak, amaren baimena lortuko zuela segurantza osoa adierazten zuen irribarre samur batez goxatuta. Josu Landa   «Odolbildua» - 49. orr.

Inork ez du bere orduaren segurantzarik, iristen den arte. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 24. orr.

Ziurtasun horrek barregarri uzten ditu nire gainerako segurantza eta ebazpenak, nire kontu larri usteko guztiak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 115. orr.

Filosofiak eta zientziek -adimen hutsezko jakituriek, orokorrean- ezin didate eman ziurtasunaren segurantzarik. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 79. orr.

Jakob nirekin egotea, dena dela, marka ona zen; segurantza osoa nuen emakumeak igorria zuela niregana. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 262. orr.

Estatu hauetan nork bere ondasunez ustez daukan segurantza handiagoari esker, edozeri ekiten diote. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 12. orr.

Pruden Gartzia Euskaltzaindiko Azkue Liburutegiko zuzendariak % 95eko segurantza du. Berria - Kultura   2004-03-09

4 (hitz elkartuetan)

Esne usain hura ere bertze aterbe bat zen ene bakardadearentzat, ene malenkoniarentzat eta ene segurantza faltarentzat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 289. orr.

· Goizeko 11etan abiatuko dira Baionako ospitaletik, CPAM (eritasun segurantzaren egoitza) aitzinera joateko. Berria - Ekonomia   2004-03-09

5 gizarte segurantza [406 agerraldi, 11 liburu eta 231 artikulutan]

Langabezia, zergak, gizarte segurantza eta justizia soziala dira buruzagi politikoek hizpide hartu dituzten gai nagusiak kanpaina honetan. Berria - Harian   2005-09-02

Berak aterako zuen lizentzia fiskala, berak emango zuen izena Gizarte Segurantzan. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 120. orr.

Gizarte Segurantzan kotizatzen hasten direnean. Berria - Harian   2005-05-11

Dendariek ez zuten oraindik gizarte-segurantzarik garai hartan. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 59. orr.

Tolosa, ordura arte, Gizarte Segurantzako anbulatorioa zen niretzat. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 9. orr.

Kreditu-txartelak, autoaren matrikula, gizarte-segurantzako txartela, NAN, euskalduna eta espainola. Jon Alonso   «Euskal karma» - 87. orr.

Gizarte Segurantzaren Hego Euskal Herriko bulegoren batera joan, paper bat bete eta Ipar Euskal Herrian aurkeztuz gero, Gizarte Segurantzaren zerbitzuak jasoko dituzte han. Berria - Harian   2005-03-05

Gizarte-segurantzako ikuskatzaile bat. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 37. orr.

Gizarte segurantza sistemei hobekien egokitzen zaien tasa da. Berria - Gaiak   2004-11-06

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Argitalpena. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 337. orr.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak irakurri zuen agiria. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 337. orr.

6 segurantza sozial [28 agerraldi, 3 artikulutan]

Indarrean da Parisek egindako Segurantza Sozialaren erreforma. Berria - Harian   2006-01-04

Segurantza Sozialak sendagile erreferentzialaren orria helarazi du etxeetara. Berria - Harian   2006-01-04

Xahutzeak kontrolatzea da Segurantza Sozialaren helburua. Berria - Harian   2006-01-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus