Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orbeldu, orbel(du), orbeltzen 1 da/du ad orbel bihurtu.

Larrea urritzen, zuhaitzen arba eta hostoak ere jausten eta orbeltzen, fruituak ere bildu ahala, gero eta gutxiago bixtan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 383. orr.

Zuhaitzek, bestalde, beren hostoak orbelduta zapuzten dituzte. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 428. orr.

Are eta hurbilago, bera jaten ari den punturaino iristen den belardi bat dago, orbeldutako garoz erdi estalia. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 48. orr.

2 irud/hed

Mediku naziek ere bata zuria janzten zuten, hala egoten ziren Krematorium-eko gaseztatzeko dutxen aretoko leihatilatik beha nire lagunak itokarrean zoratzen hasten zirenean buldarari kolpeka paretetan aztarrika elkarri garrasika, ballet mutu batean, zyklon B enbatak orbelduta. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 129. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Anjelek, lurrean geratu den folio orbeldua seinalatuz, behin-betikoa uste duen sastada eman dio orduan: [...]. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus