Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orbita 1 iz argizagi batek nagusitzat duen argizagiaren inguruan egiten duen ibilbidea.

Jupiterrek bere orbita Marteren eta Saturnoren tartean dauka, eta Marterena baino bide luzeagoa egiten du eta Saturnorena baino motzagoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4270. orr.

Uztailaren 1ean iritsiko da Cassini ontzia Saturnoren orbitara. Berria - Gaiak   2004-06-05

Cassini espazio zunda Saturnoren orbitan sartu zen atzo. Berria - Ekonomia   2004-07-02

'Venus Express' gaur jarriko da Artizarraren orbitan. Berria - Gaiak   2006-04-11

CoKu Tau4 izarraren orbitan dago planeta hori, Taurus konstelazioan. Berria - Gaiak   2004-05-29

Errusiar hondakinen orbita berean bazebilen beste objektu bat, tamainaz ez nolanahikoa [...] nukleo metalikorik gabeko kondrita karbonatuzko arroka puska bat izan zitekeena. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 91. orr.

Hala frogatu zian [...] ezen planeten orbitak eliptikoak zirela eta ez zirkularrak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 123. orr.

Palo Altoko astrofisikari batek, orbitaren parametroak zehatz-mehatz kalkulatu ondoren, "2001 SG506" izenaz bataiatu zuen. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 91. orr.

Iduri zuen 27. gela gero eta urrutiago zegoela mundutik, espaziontzi bat zela urruneko orbita batean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 191. orr.

2 (izenondoekin)

Gorriaren eskua ainguraren moduan gerrian dudala, futuro hitzaren beharrik gabe, planetek, meteoritoek eta beste asteroideek betetzen dituzten orbita eliptiko nekaezin eta ia zehatzez axolatu gabe. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 419. orr.

Maniobraren amaieran, Ilargiaren inguruko orbita egonkorrera helduko da zunda. Berria - Gaiak   2004-11-16

Lurraren inguruan, orbita geoestazionarioan, biraka ari diren sateliteek Lurreko puntu finko batekiko posizioa mantentzen dute beti. Berria - Gaiak   2004-08-19

Gaur bidaliko dute Aura espaziorantz, Kaliforniako Vanderbergeko basetik; sei urte egingo ditu orbita polarrean. Berria - Gaiak   2004-07-11

Marteren inguruan egunean hirutan orbitatzen du [Phobos-ek], eta bere orbita espirala da, beraz, azkenean, Marteren azaleran deuseztuko da. Berria - Gaiak   2004-12-16

Negu edo uda, udazken edo udaberri, eliza gotiko ala kartoi-harri faltsu, zer axola dio, eguzkia bere orbita betiberdin azkengabean jira eta bira badabil? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 167. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik orbital.

Ez dakit zergatik baratzen zen panpinak, plastikozko dinosauroak eta orbita-estazioak aurkezten zituzten apal haiek begiratzera, inoiz ez bainuen dendan sartzen ikusi. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 150. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hegoaldeko klimatik hurbilago eta eguzki-orbitaren azpiko aldean bizi direnak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2730. orr.

5 irud/hed

Jean Claude Trichetek, atzo adierazi zuen ez duela AEBen orbita berean sartzeko asmorik eta ondorioz %2ko interes tasei eutsi zien. Berria - Ekonomia   2004-07-02

Izan ere, Errusiaren itzalaren beldur izaten jarraitzen dute herrialdeok, hamarkada luzetan Moskuren orbitakoak izan ondoren. Berria - Mundua   2004-06-06

Kontu hura ez zen erabat bukatu ni beste orbita batean sartu eta berriz agertu ez nintzen arte. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 31. orr.

Iruditu zitzaidan buruz ikasitako zerbait errepikatzen ari zela, edota, bere jardunaren hitz batzuek magnetizaturik, orbita berean astiro bira eta bira zebilkiola gogoa. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 37. orr.

6 burezurraren zuloa, begia dagoena.

Begiak orbitetatik irteteko zorian eta aho zabalik jarraitzen zuen, lur gorri arrastoz betea zegoen gelaren erdian zutik. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 391. orr.

Martak bere orbitatik aterata zeuzkan begiak eta bere rictusean gutxitan sumatzen zitzaion ezpain-dardara bat azaleratzen zen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 116. orr.

Gero, begietako orbitek kolore gorria hartu zuten eta likido trinko berde bat irristatu zitzaion ezpainetan behera sugandila baten moduan. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 34. orr.

· Orbitetatik irtendako begirada legez baino ezin dut deskribatu. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 273. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus