Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordain 1 iz zerbaiten truke edo baliokidetzat ematen edo hartzen den zera.

Mahometar herrialdeetan, debekua zenbat eta zorrotzagoa izan, hainbat handiagoa lukurreria; mailegu-emaileak legea hausteak dakarkion arriskuaren ordaina jasotzen du. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 89. orr.

Epaileari ez obedituz gero, honek berari egin irainaren ordaina hartzen zuen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 213. orr.

Izan ere, ordaina hartzea ukatzen zuenak mendeku hartzeko eskubidea gorde nahi zuen; ordaina ematea ukatzen zuenak mendeku-eskubidea uzten zion irainduari. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 291. orr.

Itsu batek ere ikus zezakeen Henrikek errefera eman nahi ziola bere koinatuari, sei urte lehenagokoen ordaina. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 70. orr.

Bisita onak ordaina eskatzen du, eta zurea ona izan da niretzat! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 161. orr.

-Ea mesede honen ordaina bihurtzen dizugun, jauna. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 159. orr.

Saiatuko zen aurrerago horrelako tratu txarraren ordaina eskatzen, bai eta eskuratzen ere. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 261. orr.

Nik emango diet merezi duten ordaina. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 958. orr.

Lege-haustearen ordaina heriotza da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 83. orr.

Kartzelan pasatu ditudan zortzi urteak ez al dira nahikoa ordain izan? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 163. orr.

Kalte edo irainen bat jasotzen zuenak hartu beharreko ordainari bidezko prezioa jartzen arduratu ziren. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 289. orr.

Zuek, ordea, ez zenidaten jaramonik egin, eta orain haren odola ordain eske ari zaigu. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 118. orr.

-Urteak nire soldataz haren poltsikoa gizentzen, eta horra ordaina. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 21. orr.

Fernandorekin egindako tratuaren arabera, irabazien erdia jasoko nuela ordain gisa. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 236. orr.

Huraxe eman zioten ordain bezala, nagusi xixtrin batekin lau hilabetean larrutan aritzearen truke. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 46. orr.

-Zein sari edo zein ordain eman zitzaion Mardokeori, egin zuenagatik? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 138. orr.

Egin dudan lanaren ordaina nahi diat orain. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 152. orr.

Zentzu pixka hori da denboraren pasaerak uzten digun ordain edo kontsolamendu bakarra. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 88. orr.

2 (izenondoekin)

Ordain eskasa, idatzi gogo nuen erreportaia luze eta txundigarriaren aldean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 121. orr.

Erizainaren gaixoarekiko arretek oso ordain urria ohi dute, eta laguntzaile gizajoa ere etsipenak jota geratu ohi da. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 67. orr.

Desertuak, jakina, onartu egiten zituen, baina ez hutsaren truke edota amoroski, baizik eta [...] ordain gogor baten aldera: anakoretek aurre egin behar izaten zioten, hala, ordu luzeen aspertasunari. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 52. orr.

Horratx zuhurtziaren eskua askatu izanak ekarri zidan ordain latza! Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 193. orr.

Arrak kunplitu duenean, emeak ordain gaiztoa ematen dio: lepaldean kiribildu eta hozka eginez lepoa mozten dio. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 221. orr.

Orduan ehiztariak ibiltzen dira sarri eskualde oparo horretan zehar, lepahori, zibelina eta batez ere azerien atzetik, haien larruen truke ordain ederra jasotzen baitute. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 214. orr.

Bi edo hiru bider ohartarazia izan ondoren, bere errua ordain egokiaz garbituko ez balu, ken bekio bere aginpide-maila eta ohorea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1207. orr.

Bakeak ordain politikorik ez duela esatearekin batera, politikak bakea lortzen lagun dezakeela dio. Berria - Harian   2005-11-13

Truke desberdinaren mekanismoak [...] munduan zehar lanak dituen ordain desberdinen ondorioz sortzen diren balio-transferentziak deskribatzen ditu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 50. orr.

3 baliokidea.

Erdal hitzen ordain euskaldun guztiak jarri zituen, bata bestearen ondoren. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 44. orr.

OHO, Oinarrizko Heziketa Orokorra, da gaztelerazko EGBren ordain ofiziala. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 187. orr.

Sailkapen jakin batek ematen digun eredua hartu eta frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez, latinez, italieraz, katalanez... idatzita dauden adibideak euskal ordainez aldatu. Topoi hauen izatea kontuan harturik, guk nahiago dugu "argudio-hobi" ematea "topoi" horren ordain. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Paperaren ordain-balioa jaitsi egin zen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 136. orr.

Portziunkulan alferrikako hitzei jartzen zitzaien ordain-zigorra. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 379. orr.

Jakintzaren kilikak bultzatzen dituen nire anaiak esku-hutsik aurkituko dira ordain-egunean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 401. orr.

Bi ordain-modu horien abantaila kasuan kasuko inguruabarren araberakoa da. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 76. orr.

Ordain-kondizio bat beharko da, hauxe: zaldun honek, Toboso aldera joango dela agindu behar dit, eta paregabeko Dulzinearengana aurkeztuko dela. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 43. orr.

Hire zerbitzuen ordain-txartela emana nian nik nire onean eta hemen nabilek oraindik aurrera ezinik neroni. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 172. orr.

Horren aldera, gure erregeak zian pareko ordain-bahia ezarria, zeina Fortinbrasen ondarera bihurtu baitzatekeen, hura garaile irten balitz. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 27. orr.

Aparkalekuen prezioak eta ordain-sistemak. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 24. orr.

Elkarrekikotasuna gizarte primitibo askoren ezaugarria da: jarduera ekonomikoak pertsona batek beste pertsona bati egiten dizkion emaitza eta ordain-emaitzen kate batean txertatzen direla esan nahi du. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 18. orr.

Ordain-ilara uste baino mantsoago joaki, ordea, eta nik, denbora pasa alde edo, sartu dut txokolatina xixtrin bat patrikan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 91. orr.

Adiskideren bati mesederen bat egiten dion lagun jatorrak ez du dena delako mesede hori ordain-gosez egiten. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 145. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

30 urte arteko gazteentzat, 45 urtetik gorako langabeentzat eta elbarrientzat jarri zen martxan kontratu mota hori, kaleratze ordain txikiagoekin. Berria - Ekonomia   2006-05-07

Ordainak: langile guztiek otordu ordaina kobra dezatela, 9,4 euro aurten eta 10,4 2005ean; autoa erabiltzen duten langile guztiek jasotzea kilometroen ordaina. Berria - Ekonomia   2004-05-09

Martineau jaunak proposamen hau egin zidan: diru-ordain baten truke, haren etxeko hormetako paper zaharrak kentzen ea lagunduko ote nion. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 36. orr.

Lankidetzan dugu jardungo bi-biok, kitapen-ordaina emateko zure arimari. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 179. orr.

Xegama eta bere morroiak ikusi nituen plazaren buruan, whisky ordainaren bila zetozen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 205. orr.

Gorrotoa, gorroto ordain batek handitzen du, eta, Maitasunak, alderantziz, suntsi dezake. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 313. orr.

Nik, egia esan, Jainkoaren errukiari eta graziari esker, ez dut gogoan aitortzaren eta hoben-ordainaren bidez zuzendu gabeko inolako bekaturik. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 202. orr.

Gogoaren sasi-ordain edo suzedaneoa den helburua hilburu bat da izatez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 267. orr.

6 ipar ordekoa, ordezkaria; ondorengoa.

Dena den, minixtroaren kargu uzte hori berehala onartua izan da eta handik ixtanteko ordaina ere hautatua zen: Thierry Breton. Herria   2005-03-03

Alabaina sortu omen zen anai-arreba hilen ordezkari, ordezko, ordain, bazko-egun bateko mirakulua baina nehoiz izate propiorik ez zuen eduki. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 328. orr.

Bainan bere emaztea eman zuen lehendakari-ordain eta bera hil zen urte baten buruan, eta... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 220. orr.

Ordainak: Dardy, Itoiz, Martiarena, Mendiboure, Mugica. Herria   2002-12-19

8 (-en atzizkiaren eskuinean adizlagun edo predikatu balioarekin)

Italiak ere lur puska zenbait irabazi zituen, aliatuei eman laguntzaren sari, eta Belgikako erregeak Alemaniako mugetan bizpalau herrixka beretu, hortik jasan kalteen ordain. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 73. orr.

Isiltasuna atsedena da, ez nekearen ondoren eta nekearen ordain sortzen den atsedena, baizik eta nekearen aurretikoa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 292. orr.

Norbaitek agindu zuen, Mehaine gaztearen heriotzaren ordain, alerik ere bizirik ez uzteko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 288. orr.

Lanaren ordain, beharrezko duten guztia har dezakete, dirua izan ezik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 138. orr.

Zuengatik gaitza bihurtu didate, eta neure maitasunaren ordain gorrotoa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 75. orr.

Ez izan horrelakoaz gupidarik: bizia biziaren ordain, begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain. Elizen arteko biblia   Dt 19,21

Erredura erreduraren ordain, zauria zauriaren ordain, kolpea kolpearen ordain. Elizen arteko biblia   Ir 21,25

Benetako gauzarik ez dagoenean gauza guztiak berdintzen dituen ezerez ideala eta gauza guztien ordain izan nahi lukeen ideal ezereza gelditzen da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 183. orr.

-Gure bizia zuenaren ordain, baldin eta salatzen ez bagaituzu!   - 0. orr.

-Apezpiku jauna, Jainkoaren ordain zira beti eta errespetua zor zaitzu. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 89. orr.

Jose Luis Lizundia Askondo euskaltzain oso izendatua izan da, zendu berria den Jose Mari Satrustegiren ordain. Herria   2003-07-03

Mayi-ren ordain Lallemand anderea etortzen da, buruzagigoa orai artinoko errientsak hartzen duelarik. Herria   2004-07-29

8 (adizlagun gisa)

Beltzagi hil zen eta Heguy bat etorri ordain. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 62. orr.

9 ordainetan [294 agerraldi, 92 liburu eta 65 artikulutan] adlag ordain gisa, ordainez.

Esan zion: -uztazu zurekin oheratzen; hark galdetu zion: -zer emango didazu ordainetan? Elizen arteko biblia   Has 38,16

Tori nire mantua ordainetan, eta emazkidazu bildotsak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 231. orr.

Ez zekien irakurtzen ez idazten; ordainetan, sukaldari guztiz abila zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 34. orr.

Oroitaraziz maistraren gorputza bereganatua zuela, ordainetan maitasun apur bat ere eman gabe. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 86. orr.

Larrañagak [...] matxinatuei hartu zizkieten arma bat ere gabe utzi zituela CNTkoak, baina haiek, ordainetan, Maria Cristinako xanpaina guztia etxeratu zutela behintzat. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 73. orr.

Ordainetan, zuk niri Tom deitzea nahi dut. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 30. orr.

Dirurik ez zuen onartzen ordainetan, baizik eta liburu zaharrak, musika-tresnak, biolin eta organoak, Pragakoek ospea baitzuten mundu osoan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 255. orr.

10 (-en atzizkiaren eskuinean)

Eman dizkizuedan irabazi ugarien ordainetan, ordain itzazue nire hiletaren gastuak. Kanpoko ordainketen oreka segurtatzen uzten zaio truke-tasari, trukeen prezioen gaineko ziurgabetasun gero eta handiago baten ordainetan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 12. orr.

Estatu Batuetako diru-murriztearen ordainetan, Alemania eta Japoniaren aurrekontu-politikaren zorroztasuna etorri zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 166. orr.

Sos batzuk utzi nituen nire porrotaren ordainetan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 12. orr.

Neke horren ordainetan jasotzen den sariak merezi du: [...]. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 30. orr.

11 ordez.

Nola haritzaren ordainetan onbuaren itzala ikusten baitzuen [...] guk ere horrelako zerbait amesten genuen Francoren garaian, herri eskoletan euskara ikustea. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 32. orr.

12 ordainez [187 agerraldi, 51 liburu eta 79 artikulutan] adlag ordain gisa, ordainetan.

-Mesede bat eskatuko diat, ordainez. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 178. orr.

Ahuldu egingo zara, badakizu, baina ordainez, arinagoa bihur dezakezu, beharbada, torturaren erasoa. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 32. orr.

Zakurraren nagusiak 800.000 pezeta eman zizkion ordainez. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 86. orr.

Euskaldun bat joan zaiku bainan ordainez bertze Euskaldun bat jin. Herria   2004-10-28

13 (-en atzizkiaren eskuinean)

Eztiaren kasuan, hamabi errublo jaso dituzu zeure lanaren, zeure nekeen ordainez. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 84. orr.

Egindako gaitzaren ordainez gaitza jasoz. Elizen arteko biblia   2 P 2,13

Baina horren ordainez saltegi txiki anitz itxiko dira, eta ez dira ohartzen saltegi txiki horiekin ere lanbide zerga asko kobratzen dutela. Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Nik gustura emango dizkiot nederlandera eskolak, berak frantsesean eta beste gai batzuetan ematen didan laguntzaren ordainez. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 49. orr.

14 ordez.

Haren ordainez herriko kontseiluan sartu da. Herria   2005-11-17

Ordainez deitzen ahalko dira: Azkaingo erretora: 05 59 54 02 04 edo Senperekoa: 05 59 54 19 48. Herria   2004-07-01

Apeztegia hor zuen ordainez baina Unanue eta Peñagarikano nausi. Herria   2003-01-14

Eta Baionako gela apurraren ordez eta ordainez, etxebizitza txukun bat erosteko hautua egin nuen. Txillardegi   «Putzu» - 329. orr.

15 ordainezko izlag

Badirudi literatur zerura iristeak berekin dakarrela ordainezko penitentzia. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 10. orr.

Komikoak bezain negargarriak dira kaltearen eta ordainezko sufrimenduaren arautze zehatzak (hik niri behi bi ebatsi, nik hiri belarri bat ebaki...). Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 96. orr.

Maitaturiko gauzaren ordainezko Maitasunaren ondorioz [...]. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 299. orr.

16 odolkiak ordainetan ik odolki 4.
17 ordain opari bekatuaren ordainezko oparia.

Oharkabeko erruaren ordain-oparia. Elizen arteko biblia   Zen 15,22-23 tit

Sarrerako atalondoan bina mahai zeuden alde bietan, eta haietan hiltzen ziren erre-oparitarako nahiz barkamen- eta ordain-oparitarako abereak. Elizen arteko biblia   Ez 40,39

Ahari akasgabea eramango dio apaizari, ordain-oparikoaren balio berekoa. Elizen arteko biblia   Lb 5,18

Ordain-opariengatik eta bekatuen barkamenerako opariengatik jendeak eman ohi zuen dirua ez zen Jaunaren etxerako izaten, apaizentzat baizik. Elizen arteko biblia   2 Erg 12,17

18 ordain sari ik ordainsari.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begia begiaren ordain (5); begiaren ordain (6); biziaren ordain (8); diru ordain (4)

guztiaren ordain (3); hortza hortzaren ordain (4)

juduak suntsitzearen ordain (3); kalte ordain (63); kalte ordain bat (3); kalte ordain gisa (10); kalte ordain modura (4); kalteen ordain (3); lanaren ordain (3)

oina oinaren ordain (3); onaren ordain gaitza (4)

ordain agiria (3); ordain bat eman (3); ordain baten truke (4); ordain bila (4); ordain dirua (3)

ordain ederra (4); ordain gaitza (5); ordain gaitza ematen (3); ordain gisa (30)

ordain izan (3); ordain latza (3); ordain modura (5)

ordain opari (3); ordain oparia (7); ordain opariak (3); ordain opariko (4); ordain oparirako (3); ordain oparitzat (9); ordain politikoa (3); ordain politikorik (18); ordain politikotzat interpreta (3); ordain sari (5); ordain saria (9); ordain saririk (3)

suntsitzearen ordain (3)

zerbitzuen ordain (4)

badu bere ordaina (4); bekatuaren ordaina (3); bere jokaeraren ordaina (4); bere ordaina (17); beren ordaina (9)

dakarren ordaina (3); dolarreko kalte ordaina (4); dolarreko ordaina (3)

eginaren ordaina (4); egintzen ordaina (3); eguneko kalte ordaina (8); emango dizu ordaina (3); euroko kalte ordaina (44); euskarazko ordaina (3)

har ezak ordaina (3); hitzaren ordaina (3); hoben ordaina (3)

jokabideak merezitako ordaina (3); jokaeraren ordaina (4)

kalte ordaina (187); kalte ordaina eman (14); kalte ordaina emango (4); kalte ordaina ematea (3); kalte ordaina emateko (6); kalte ordaina eskatu (10); kalte ordaina eskatuko (4); kalte ordaina ezarri (3); kalte ordaina jaso (11); kalte ordaina jasoko (6); kalte ordaina jasotzeko (11); kalte ordaina ordaindu (8); kalte ordaina ordaintzera (3); kaltearen ordaina (4); kalteen ordaina (3)

lanaren ordaina (14)

maitasunaren ordaina (3); merezi duten ordaina (4); merezitako ordaina (6); merezitako ordaina emango (3)

neure zuzentasunaren ordaina (4)

ordaina bete (3)

ordaina eman (39); ordaina eman dit (5); ordaina emanez (3); ordaina emango (23); ordaina emango diet (5); ordaina ematea (11); ordaina emateko (31); ordaina ematen (11); ordaina ematera (5); ordaina eskatu (15); ordaina eskatu dio (4); ordaina eskatuko (6); ordaina eskatuko du (3); ordaina eskatzeko (4); ordaina eskatzen (11); ordaina eskatzen du (3); ordaina ezarri (4)

ordaina hartu (8); ordaina hartzea (3); ordaina hartzeko (7); ordaina hartzen (4); ordaina hitzartu (3)

ordaina irabazteko (3); ordaina irabazteko asmoz (3); ordaina izan (9); ordaina izango (3)

ordaina jaso (26); ordaina jaso zuten (4); ordaina jasoko (10); ordaina jasoko dute (3); ordaina jasotzea (4); ordaina jasotzeko (17); ordaina jasotzeko eskaera (3); ordaina jasotzeko eskubidea (5); ordaina jasotzen (5)

ordaina merezi (4)

ordaina nahi (3)

ordaina ordaindu (8); ordaina ordaintzera (3); ordaina pagatu (3); ordaina zor (5); ordaina zor nizun (4)

zuzentasunaren ordaina eman (4)

agindutako kalte ordainak (3); biktimen kalte ordainak (4); diru ordainak (3)

emandako kalte ordainak (3); euroko kalte ordainak (7)

kalte ordainak (281); kalte ordainak agindu (3); kalte ordainak eman (9); kalte ordainak emango (9); kalte ordainak ematea (8); kalte ordainak emateko (24); kalte ordainak ematen (3); kalte ordainak eskatu (12); kalte ordainak eskatuko (7); kalte ordainak eskatzeko (5); kalte ordainak eskatzen (3); kalte ordainak jaso (22); kalte ordainak jasoko (9); kalte ordainak jasotzea (4); kalte ordainak jasotzeko (19); kalte ordainak jasotzen (3); kalte ordainak ordaindu (8); kalte ordainak ordaintzeko (10); kalte ordainak pagatu (4); kalte ordainak pagatzeko (3)

kalte ordainarekin (4)

kalte ordainaren (7); ordainaren bidez (3)

kalte ordainei (7)

ordainekoa eman (17); ordainekoa eman zieten (4); ordainekoa emateko (10); ordainekoa emateko aukera (3)

kalte ordainen (34); kalte ordainen truke (6); ordainen inguruan (3)

bekatuen ordainetan (3); egitearen ordainetan (3); kalte ordainetan (9); kalteen ordainetan (3); lanaren ordainetan (5); odolkiak ordainetan (21); odolkiak ordainetan eman (3); odolkiak ordainetan izaten (3)

ordainetan eman (6); ordainetan ematen (4); ordainetan izaten (4); ordainetan izaten dira (4)

kalte ordainez (6)

kalte ordainik (31); kalte ordainik gabe (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus