Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seguritate (120 agerraldi, 17 liburu eta 54 artikulutan; orobat seguridade g.er. eta sekuritate g.er.) 1 iz segurtasuna.

Horri esker, P2P erabiltzaileak seguritate juridikoa ukanen luke, eta egile eskubideak jasotzeko aukera ukanen lukete artistek. Berria - Harian   2005-12-29

Gero, urteak eta urteak bakartasunean iragan ondoan, preso kategoria berezi horiek, kondena luze eta buru beroen kategoria bereziak, elgar atxemaiten dugu seguritate handiko zentraletan. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 101. orr.

Nik berriz tropa haren seguritateaz arduratzeko agindua nuen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 118. orr.

Hala Euskal Herritik aldentzea, seguritate gorenezko espetxeak, erregimen militarizatuak, isolatze politikoa, nola dispertsioa. Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Lehenbizikorik lan baldintzak, xantieretako seguritatea eta higiena. Herria   2003-11-13

Sekuritateak, askatasun eta justiziaren ondorio ez bada, militarismora eramaten du. Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Zaila da seguritate inmanentea nozitzea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 218. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Klandestinitateko seguritate neurriak zorrotz errespetatzen zituen. Premiazkoak ziren seguritate neurriak zaintzearren. Itxaro Borda   «Hiruko» - 65. orr.

Behar dira haatik neurri zorrotzago batzu hartu, bereziki seguritate mailan. Herria   2005-03-03

Seguritate-kutxako zenbakia eurek emango zioten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 177. orr.

Gau batez hortxe ireki du Enbaxadako seguritate-kutxa, handik zifratuen kaxa harturik gainerako dena agindu bezala egiteko. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 177. orr.

Baina ez, zu zara Elpides, goratik hartzen nauzuna, zure mendeetako jakitate eta seguritate premiarekin. Itxaro Borda   «Hiruko» - 152. orr.

Ingurumenaren Iso 14001 ziurtagiria ere ukana du eta azkenik, laneko osasun eta seguritate baldintzena, OH SAS 2001 deitzen dena. Herria   2003-08-14

3 segurtasun publikoa zaintzen duen taldea edo taldeen multzoa.

Eusko Milizietan sarjentu egondako eusko bat da -sozialista bera- orain Seguritatean lan egiten duena. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 91. orr.

Nire ustez, seguritatearen buru zen, baina ez nion galdetu. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 224. orr.

Beren buruak "mugako pentsalaritzat" dauzkate, Estatuaren seguritatearen mugazainak direlako apika. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 158. orr.

Eskola nazionalen aurrean seguritatekoak jende olatuari eutsi ezinik, kamiseta estu eta baseballeko biserez jantzita. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 43. orr.

1943ko urtarrilean, Enbaxadako 'legal attaché' delakoari -hots, seguritatekoari- iturri onetik jaso duten isilekoa jakinarazi diote Factorykoek. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 197. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuin aldean, gaueko txandan egondako seguritate guarda bat. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 186. orr.

Francis Bardou deitzen da, 52 urte ditu, horixe dugu Lapurdiko seguritate buruzagi berria. Herria   2003-03-10

Baionako besten antolaketa berritua presentatu dute herriko etxean, auzapeza, suprefeta, seguritate eta osagarri saileko kargudunen inguruan. Herria   2005-05-05

Badute haatik zer egin oraino, egiazko Bake ta Seguritate kontseilu batera heltzeko, 27 Estadu behar bailukete izan halako batasun baten egiteko. Herria   2003-07-17

Bolikostan,ikusirik luze doala Afrikako herri hortan bakearen segurtatzeko lana, horra ONUko seguritate kontseiluak beste mila soldado igortzea erabaki duela lehengo sei mila kasko urdinen eta lau mila frantsesen gainera. Herria   2005-06-30

Ustez Errepublikaren Seguritate Zerbitzuetan kontaktuak zituen Ernest Hemingwayri. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 93. orr.

Seguritate indarrak dira orain erabaki horren betetzeaz axolatu behar, erraitea ez baita aski. Herria   2005-08-04

Egun batean, alabaina, Errepublikako Seguritate Indarrek egin ziguten eraso. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 40. orr.

Tamalez, biktimaren zapatetako bat besterik ez dute salbatu seguritate enpresakoek. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 79. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Udagoien hartan Pilar ontziak norentzat lan egingo zuen argitzen da; itsaso-seguritateko agentearentzat, hain zuzen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 200. orr.

Lanean elkar harturik ari dira Estatu Batuetako Enbaxada eta Kubako Barne Seguritatea. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 199. orr.

Testuinguru honetan Estatu Batuetako Enbaxada gai da Kubako Errepublikako goi-seguritatekoari Hemingwayri buruzko eskutitz horretan dioena, eta besterik ere, agintzeko Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 200. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Seguritate ageri horrek erakusten du zenbat bide egin den lantegi horretan lan seguritate baldintzen hobetzeko. Herria   2001-04-12

7 seguritate sozial [9 agerraldi, 3 liburu eta 5 artikulutan] gizarte segurantza. ik segurantza 5.

Zure irudiz, Elpides, gerla premiazkoa izan daiteke jana, edana, lana, seguritate soziala, alokazioak, langabezia-sariak eta subentzioak estatutik ausarki eskuratu arren? Itxaro Borda   «Hiruko» - 123. orr.

Erabaki nuen [...] Seguritate Sozialeko nire sendagilearengana joan eta, hasieran nahikoa urduri baina solasaldia aurrera joan ahala zertxobait lasaiago, aspaldiko nire egonezinaren berri hari kontatzea. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 165. orr.

Geriza sozialeko lau erakundek, prentsarekin kafea partekatuz markatu nahi izan dute seguritate sozialaren hirurogeigarren urtemuga Baionan. Herria   2005-11-03

Berdin gertatuko da seguritate sozialarenarekin: ordain dezakeenak baizik ez du berea salbatuko. Berria - Kultura   2004-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

seguritate neurri (5); seguritate neurriak (6); seguritate sozialaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus