Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordainagiri (orobat ordain-agiri g.er.) iz ordainketa bat egin dela adierazten duen agiria. ik tiket 2.

Martin Baionako notario baten etxera joan zen, agindu-txartelak zuzenak ziren galdetu zion, eta baietz esan zionean, hantxe utzi zituen gordailuan, ordainagiri baten truke. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 132. orr.

Pliushkini ordainagiria bertantxe eginarazi, eta dirua eman zion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 192. orr.

Amonak Kremlin-Bicêtreko Delécluze kaleko 20. orubeko etxean ordaintzen zuen alokairuaren fakturen ordainagiriak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 46. orr.

-Ez -erantzun nion, alokairuaren ordainagiria eman bitartean. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 73. orr.

Turinen barrena atzera eta aurrera ibiltzen zen bizikletaz, mandatari eta ordain-agiri biltzaile. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ordainagiria eman (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus