Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

giltzatu (Egungo testuen corpusean 397 agerraldi), giltza(tu), giltzatzen 1 du ad giltzaz itxi. (zerbait)

Kutxa itxi eta giltzatu orduko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 57. orr.

Gelatik irten baino lehen, idazmahaia giltzatu zuen bi bira emanez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 369. orr.

Maisuaren etxeko taberna berria ere, giltzatu zuten. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 87. orr.

Bainugelako atea giltzatu gabe neukan, eta Hanna (horra zer pentsatu nuen) noiznahi sar zitekeen lasai asko. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 206. orr.

2 (norbait)

Neskatoa armairu batean giltzatu zuen tarrapataka. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 101. orr.

Ene gizonak giltzatu egiten ninduen gela ilunean, argia kendu eta gero. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 100. orr.

Semea gotorleku bateko leotzetan giltzatu zuen erregearena. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 75. orr.

3 (arma bat)

Zer gerta ere giltzatua beharko zukeen polizi pistola bat zeraman eskuetan! Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 76. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ez dago sekreturik, ez ate giltzaturik: ez dago ezer ezkutuan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 277. orr.

Kutxa giltzatu baten irrikaz bizi zen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atea giltzatu (4); giltzatu eta (5); giltzatu zuen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus