Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

infragorri 1 izond irrada elektromagnetikoez mintzatuz, gorriaren azpiko argi espektroari dagokiona.

Kaser izpiak edo argi infragorriak jaurtitzen dituzten armekin. Berria - Gaiak   2004-10-15

Izpi infragorriak erabili dituzte Erroman, museoetako ikusleen arreta zer-nolakoa den jakiteko. Berria - Kultura   2004-01-29

2 izpi infragorrizkoa; izpi infragorriz dabilena.

Calipsok kamera bat eta irudi infragorriak sortzeko gailuak ditu. Berria - Gaiak   2006-04-29

Hawaiin jarritako teleskopio infragorri batek eta Txileko Behatoki batetik ere atzeman zuten iaz metanoa Marten. Berria - Gaiak   2004-03-30

Maverick AGM-65 izeneko misil infragorriak. Berria - Euskal Herria   2004-01-11

· 3 iz argi infragorria; erradiazio infragorria.

Infragorria bistaratzen duen erresoluzio handiko kamera sistema bat. Berria - Gaiak   2004-10-27

Infragorri bidezko detektagailuak, ultrasoinu bidezko detektagailuak. Berria - Harian   2005-07-21

Infragorrien bidezko behaketek galaxia guneak erakusten dizkigute. Berria - Gaiak   2004-10-21

Infragorriko berogailu txikia esku artean hartuta ez balebil bezala aritu naiz jolasean kablearekin. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 134. orr.

Inoiz espazioratu den infragorrizko gailurik boteretsuena. Berria - Gaiak   2004-10-21

4 erradiazio infragorri

Sudurreko usaimen-nerbioen zelulek erradiazio infragorria igortzen dutela. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 137. orr.

Kosmoseko objektuen berotasuna erradiazio infragorrian hedatzen da. Berria - Gaiak   2004-10-21

Erradiazio infragorriaren gehiena gure atmosferak irensten duela. Berria - Gaiak   2004-10-21

Han inguruko kafetegi batean eseri nintzen, beirazko aterpea eta izpi infragorrizko berokuntza zeuzkan batean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus