Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maspildu (orobat mazpildu; Hiztegi Batuan maspildu agertzen da), maspil(du), maspiltzen 1 da/du ad mailatu, akastu; zapaldu.

Eta bere porrak behin eta berriz maspiltzen zuen, sagar handi bat balitz bezala, nire ofizialaren gorputza. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 205. orr.

Porrukina hautsontzian maspildu nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 160. orr.

Tronpan ongi biribildu eta lurraren kontra maspildu zuen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 169. orr.

Bi zaldi ikusi genituen kalean zerraldo eta mazpilduta [...]; eta, nonahi, soldaduak, eta artilleria, eta anbulantziak hara-hona bizian, lasterka eta presaka. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 141. orr.

Zorabiaturik eta mazpilduta, kedarrez estalita, zutitu egin zen kontuz, betaurreko apurtuak begietara eramanez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 46. orr.

Xehatuko zaitut, erlamando bat bezala! mazpilduko zaitut, iltze bat bezala. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 239. orr.

2 irud/hed

Nire ahotsa oihartzunik gabe joan zen hegan, ahul, gauak, gau barrenduezin hark, itoa, mazpildua. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 362. orr.

Galduko ez balira, ez nuke halako ardurarik izango, hizlari datozen emakumezkoak ere, maspiltzen doakien gaztetasunaz goizero ispiluaren salaketarik ez balute makilajeaz arduratuko ez liratekeen bezala. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 18. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aurpegi osoa handitua, maspildua, eskuineko begia hutsik, "Hidalgo izan duk" esan ahal izan zion osabak ahapetik, "Hidalgok saltarazi ziok begia, nire aurrean, hiru gintuan, izutzeko...". Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 63. orr.

Ez aurkeztu inola ere barrabil mazpildu, lehertu, erauzi nahiz ebakiak dituen abererik. Elizen arteko biblia   Lb 22,24

Etxalde bat zeharkatu eta etxe maspildu batean sartu da. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 94. orr.

4 maspil-maspil egin erabat maspildu.

Maila hartako heroiaren leinuko bat irin-orea egiteko arrabolaz jo eta jipoitu egin zuelako, zauritu egin zuelako, mazpil-mazpil eginda utzi zuelako, lehiaketan parte ez hartzeko moduan utzi zuelako. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus