Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maspreza iz brankan makurtua kokatzen den haga edo masta modukoa, ontziaren aurreko mastaren abenkak finkatzeko balio duena.

Masta nagusiaz gainera, Ánimas karrakak, karraka denen legean, bazituen han beste masta bi; mesanako edo gibel-masta deritzona, [...] eta trinket edo aitzin-masta esaten zaiona, izenak berak dioen legez, branka aldean, eta hari loturik, brankaz harago luze irtenda, maspreza. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 29. orr.

Hernando zen, niri dei egin eta batera masprezean aurrera katuarena eginez zapietan lan egitera joaten. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 402. orr.

Nire lekuan geldi lotu nintzen eta, halaxe, laguna trinketaren eta masprezaren arteko aparailuetan sartzen zela ikusi nuen, urrundik. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 183. orr.

Mamu airekorik ere bazen-eta masprezaren azpiko irudietan, maskara edo maskaratzarretan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus