Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gin [Egungo testuen corpusean 769 agerraldi] 1 iz alkohola ipuru aleekin batera destilatuz egiten den edari bizia. ik ginebra.

Trago bat gin nahi duzue?... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 537. orr.

Nik agian gin apur bat edango dut. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 537. orr.

Gin eta limoia, eskatu zion berehala Xarlesek. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 253. orr.

Edontzi bat gin eta ginger ale ipini zioten eskuan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 438. orr.

Gin gehiago jarri zuen bere basoan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 154. orr.

-Burbon edo gin? 12947

2 gin-fizz

Jimmy Herf zoko batean bakarrik gin fizz bat edaten ari zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 311. orr.

Nik oso gogoko dut jendea gin fizzak edaten ikustea. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 252. orr.

Zerbitzari, gin fizz bat, mesedez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 252. orr.

3 gin-kas (orobat ginkas)

Gin-Kasa edaten ari ziren, herrian balira bezala. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 252. orr.

Whisky edo gin-kas ttilika batekin hobeki nindukeen! ginebra garestienaz egindako ginkasak. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 42. orr.

4 gin-tonic (92 agerraldi, 7 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 281 agerraldi; orobat gintonic 8 agerraldi 3 liburutan, gin-tonik 26 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean; Egungo testuen corpusean 36 agerraldi, eta gintonik 15 agerraldi 4 liburutan, Egungo testuen corpusean 71 agerraldi eta gintonic 3 agerraldi 2 liburutan; Egungo testuen corpusean 56 agerraldi).

Gin-tonika edaten zuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 168. orr.

Beefeater gin-tonika eskatu zuen. "Emango al didak hik gin-tonic pixka bat?", esan zion Adriani. Gin tonic erdi bana, ginebra gutxi eta limoiarekin basoaren hegiak ongi igurtzirik. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 130. orr.

Gin tonicak prestatzen ari naiz. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 130. orr.

Beste tragoxkada bat gin-tonic tonifikatzaile honi. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 48. orr.

Atera egidak beste gin-tonik bat, orduan. Iban Zaldua   «Itzalak» - 41. orr.

Aurrean zuen gintonic ia hustua buruaz seinalatuz.   - 124. orr.

Taberna batean sartu eta gintonik bana eskatu genuen. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 55. orr.

· Ipini egidak gin eta tonic bat. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat gin (9); beste gin (8); beste gin tonic (6); edo gin (3); edontzi bat gin (3); eta gin (3); eta gin tonic (3); eta gina (3); gin eta (4); gin fizz (4); gin fizz bat (3); gin kas (4); gin tonic (36); gin tonic bat (8); gin tonic hura (3); gin tonica (6); gin tonicak (4); gin tonik (7); gin tonik bat (3); gin tonika (4); gina eta (3); gintonic bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus