Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

perfektuki 1 adlag era perfektuan.

Errebidearen bi bazterrak berde jori batean zeuden, irailako euri goxoek pizturik, lehengo ipuruak bezala perfektuki marraturik. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 31. orr.

Aspaldi sinpletasunez eta debozioz hasi zuena perfektuki burutu ahal izateko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 240. orr.

Eta berriro ere bere baitatik birsortzen dena, palingenesia perfektuki arautu eta amaigabean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 11. orr.

Sei whisky botila hasi gabeak ohe gainean lerratu zituen, perfektuki, maniatiko batek bezala. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 37. orr.

Atalak ezin du inoiz barnean hartu osoa, beronen atal baita; gogoak, ordea, bere burua osorik, hots perfektuki, ezagutzen duenean, ezagutza erabatekoa da. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 305. orr.

2 (izenondoekin)

Beste muturretik indartsu putz eginez, burbuila bat formatzen zen, aski ederra begira eta ia perfektuki esferikoa, baina geruza absurduki finekoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

perfektuki ordenatuta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus