Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idealismo 1 iz gizakia edo gizartea hobetzeko, idealari atxikitzen zaion gogo jarrera.

Nerabea nintzen oraindik, eta politikak garai horretan sentipenak, errebelamendua, idealismoa, ametsak, eskuzabaltasuna, mistizismoa [...] eta antzeko gauza asko bildu ohi ditu bere baitan. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 51. orr.

Aurreneko gaztetasun hartako idealismo erromantikoaren eraginez. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 77. orr.

Bazuen halako misiolari-kutsu bat, batzuetan, bere gurasoen idealismoaren eraginari irtenbide mistikoagoak emateko joera edo. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 139. orr.

Inolako idealismorik ez duten kolono batzuk jarri zizkigun begi aurrean: McCabe, prostituzioarekin negozio egin nahi duen koldarra, eta burdela dotoreziaz jantzi nahi duen Miller andere gogorra. Berria - Kultura   2006-03-01

2 (filosofian) gogoaz kanpoko gauzei ideia hutsen izatasuna baizik aitortzen ez dien filosofia sistema.

Idealismoaren arabera mundua gogo-egoeren multzoa da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 186. orr.

Berkeleyren idealismo dogmatikoa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 118. orr.

Idealismo enpirikoari lotzen zaizkion psikologo guztiak errealista transzendentalak direnez gero [...]. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 167. orr.

Kantenari Idealismo Transzendentala esaten zaion moduan, Hegelenari Idealismo Absolutua esan ohi zaio. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 84. orr.

Idealismo transzendentala Dialektika kosmologikoaren konponketarako gako gisa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 189. orr.

Idealismoaz, dualismoaz, eliminatibismoaz, identitatearen teoriaz eta, batez ere, funtzionalismoaz eta horren garapenaz arituko gara. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 8. orr.

Filosofoek ez bezala (beste bide batetik, alegia) kontatu zuen Cervantesek idealismoaren eta errealismoaren arteko lehia. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idealismo alemaniarra (5); idealismo enpirikoari (3); idealismo transzendental (4); idealismo transzendentala (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus