Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mahuka (orobat mauka; Hiztegi Batuak mauka batertzen du eta mahuka erabili behar dela adierazten) 1 iz beso osoa edo goiko aldea estaltzen duen jantzi zatia.

Blusaren mahukak jaso zituen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 106. orr.

Alkandoraren mahukak jasota zeuzkan gizon beltzaran luzanga bat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 115. orr.

Alkandora zurien mahukak tolestatzen zenituzten bitartean. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 20. orr.

Jakako mahukak bilduak zituen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 273. orr.

Trajearen mahuken gainetik esku banarekin besondoak igurtziz edo neurtuz, bere giharrez harro. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 226. orr.

Gero, frakaren mahuken eskumuturrak apur bat atera zituen kanpoalderantz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 51. orr.

Gero jakak elkarri lotu, mahukak ifrentzuz jarri, eta mahuketatik barrena pasatu zituzten bi adar haiek. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 112. orr.

Bi mahukak tarrataturik baitzeuzkan ukondoetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 213. orr.

Jakaren mahukaz ezpainetako hautsa kendu zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 365. orr.

Mahukaz lehortu du eskopetaren kanoia umeltzen duen lurruna. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 139. orr.

Mahukaren muturraz kendu zion hautsa. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 31. orr.

Baina barra gaineko ezpain-zapiak hartzera joan zuan, muturreko nata arrastoak behin eta berriz alkandorako maukarekin garbitu ez hitzan, seguru asko. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 125. orr.

Aurpegia mahukan lehortu eta Lupini begiratu zion. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 298. orr.

Labanaren alde biak berriro garbitu zituen, oraingoan jertsearen mahukaren kontra. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 10. orr.

Erizain edo jagole izan behar du, mahukatik heldu diot. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 81. orr.

Hermione mahukatik tiraka ari zitzaion, erlojuari begira. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 336. orr.

Mahuka gabea zen soinekoa. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 205. orr.

Nafarroako Gobernuak ez, ordea, eta mahukatik atera zuen gordeta zeukan karta. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 151. orr.

2 (izenondoekin)

Mahuka motzeko alkandora. Iban Zaldua   «Traizioak» - 33. orr.

Mahuka luzeko jantzi bat eta hiru barruko elastiko besterik ez dudala negurako. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 50. orr.

Haizeak zerabiltzan mahuka luze, hutsak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 23. orr.

Blusa beltz bat, oihal ziratuzko mahuka hori bizi-bizikoekin. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 45. orr.

Geroxeago azaldu da mahuka jasozko cowboy-alkandoradun tipoa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 273. orr.

Mahuka zabalekiko jantzi berde argi bat soinean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahuka-punta zahar batzuk- erosotasunagatik erantzi zituenak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 157. orr.

Aldi berean Elosegik kafea isuri zuen mahukaren ertzarekin. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 139. orr.

Lepoko izerdia xukatu du mahuka barrenetik atera duen zapi zuriarekin. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 110. orr.

Egileak, ordea, beti gorde behar du kartaren bat mahuka-barrenean. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 11. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duelarik)

Bada mutil bat galtza barren-zabalez eta alkandora mahuka-motzez jantzia. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 98. orr.

Eskumutur gorriak alkandora mahuka-motz saretu batetik ateratzen zitzaizkiona. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 100. orr.

Jertse mahuka motzaren azpian, bularrak beheraturik zeuzkan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 21. orr.

Ohiko bata akoltxatuaren ordez kimono mahuka-zabala zuen jantzita. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 134. orr.

4a (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Matson jaunaren beroki-mahukako botoi-zuloetako bat Cook andrearen mintza-tutuan katigatu zen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 246. orr.

Emakumea besokoa lotzen hasi zen, baldar eta urduri, falta zitzaion besoko brusa-mahuka laburrean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 76. orr.

Erregistratu zuten zerbitzariek kalte egiteko armarik ba ote zeraman ikusteko eta abitu-mahukan ezten bat aurkitu zioten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1051. orr.

5 ureztatzeko, andel bat betetzeko edo suteak itzaltzeko erabiltzen den hodi malgua.

Urtarrilaren 16an, berriz, patiora jaisteari uko egiteagatik arrastaka atera, biluztu eta mahukarekin busti zuten. Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Borreroak, gasolindegira doanean, mahuka urka-soka bat eginda uzten du. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 72. orr.

Suhiltzaile-kamioi bat, mahuka-bagoi bat eta eskailera-furgoi bat zalapartaka igaro ziren haren aurretik, kalea hankaz gora jarriz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 168. orr.

Suhiltzaileen kamioi bat orroka igaro zen handik; haren atzetik, mahuka-bagoi bat, kapusaiak janzten ari ziren aurpegi izerditsuko gizonez betea. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 367. orr.

Heldu ginenean, berehala jasan behar izan nuen nigana zuzendutako eta erruki gabe jarraitzen ninduen ur-mahuka antzeko baten ustekabeko txorrotada. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 178. orr.

6 mahuka-biki iz pl

Traje urdin marraduna darama jantzita, neurrira egindakoa, eta alkandora zuria, mahuka-bikiekin lehenengo aldiz. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 66. orr.

Mahuka-bikiak zituen alkandoran. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 63. orr.

Malba koloreko tiranteak fraka dotoreetatik dilindan zituen gizon bat alkandoraren diamantezko mahuka-bikiak lotzen ari zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 415. orr.

6a mahuka hutsean adlag mahuka hutsik.

Hotz-beroen batez bestekoa atsegina da, mahuka hutsean lasai ibiltzeko modukoa. Familia adiskidetsu bat zain geratu zen, ez oso urruti: soinekoak azpiko galtzetan sartuta emakume ile-nahasiak, gizon oin-hutsak mahuka hutsean, galtzazpiez eta elastikoez jantzitako ume mordo bat. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 352. orr.

Bere pianoaren aurrean dago jesarririk mahuka hutsean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 281. orr.

7 mahuka hutsetan adlag mahuka hutsik.

Mutilek, erreparoz eta jostagalez, erantzi zituzten jaka arinak, eta horrela, mahuka hutsetan, patiora irten eta lasterka joan ziren ukuilura. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 157. orr.

Mahuka hutsetan ibiltzen ziren beti Rouengo portuan. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 19. orr.

8 mahuka hutsik (orobat mahukutsik g.er.) adlag alkandoraren gainean jakarik edo kidekorik gabe.

Salmahaiaren beste aldean zegoen, mahuka hutsik, igandetako mantal zuri birjina soinean. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 83. orr.

Mahuka hutsik atera zen bizargilea. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 50. orr.

Seminarista haietako baten aurrean gure ama kasualitatez mahuka-hutsik agertzen bazen, gogorki egingo zion errieta osaba Xabierrek. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 96. orr.

Zerbitzariak bildu zituen zuen jaka eta maletatxo beltzak eta mahuka-hutsik, alkandora zurien mahukak tolestatzen zenituzten bitartean [...] eseri zineten, pozik, ingurumariari erreparatzeko astirik gabe oraindik. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 20. orr.

Gizasemeak eskuarki mahukutsik; batzuek leporainoko alkandora beltzak daramatzate. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 33. orr.

Kalearen erdian, iturrietatik hurbil, Gavard topatzen zuen, mahuka hutsik, besoak mantal urdinaren bularrekoaren gainean antxumaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 100. orr.

8 mahuka mutur ik mahukaburu.

-Testamentua erakutsi zizun, ezta ba, Hat? -galdegin zuen Bain andreak, mahuka-muturrak bere eri fin bezain sendoen artean txirikordatzen zituelarik. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 70. orr.

Anpulu bi erori zitzaizkion, mahuka muturrarekin lehortu zituen anpulu bi. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 251. orr.

Haren soineko beltza lisatu huen, lepoa eta mahuka-muturrak almidonatuz haren eskuak berri ageri zitezen, bular hilaren gainean gurutzaturik Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus