Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seihileko (87 agerraldi, 8 liburu eta 61 artikulutan; orobat sehileko g.er.) 1 iz sei hilabete hurrenez hurrenekoren denbora-bitartea.

Seihilekoa bete zuen ezkonduta; urtebete hurrengo; eta gero beste hiru urte bete zituen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 154. orr.

Unibertsitatean ikasteko bere buruari ordurako zaharregi iritzi eta hiru seihileko egin ondoren utzi egin zuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 42. orr.

Unibertsitatean bi seihileko oso eginik, ez neukan titulurik ateratzeko ez gogo ez premiarik. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 93. orr.

2 (ordinalekin)

Lehen seihilekoa bukatu baino lehen Jerry ezkondu egin zen, eskola utzi, eta lanpostu finko bat hartu zuen Robby's saltokian. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 69. orr.

Alemaniar jarduerak eta inportazioek 1991ko bigarren seihilekoan gailurra jo zuten arren [...] 1992ko abuztua arte epe laburreko interes-tasa altuen politikari eutsi zion Bundesbankek. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 190. orr.

Narbartek apartamentu txiki bat utzia zidan Münsterren bertan, eta hantxe egiteko asmoa nuen hurrengo seihilekoa. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus