Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gingil 1 iz luzakin haragitsua.

Azpian ikusten duzun gingil horri klitoria esaten zaio. 25594

2 (belarrikoa)

Urrezko uztai txiki-txiki bat belarri gingilean. Zain urdin txikiz beteta ditu matrailak, burua soil, belarri-gingilak luze. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 82. orr.

Belarri-gingila horzkatu zidan, eta zera xuxurlatu: [...]. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 14. orr.

Belarriko gingiletik tira egiten zion, maitasunezko koskak egiten zizkion sorbaldan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 23. orr.

Belarriko gingila miazkatzen zidala ulertzen ez nituen hitzak esan zizkidan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 161. orr.

. Bere belarrietako gingila lodi dilindarietan eta sudur-hegal zabaletan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 274. orr.

Aireportuan behinola emakume arrotz batek besarkatu ninduen, bere senarrarekin nahasten ninduela, eta ulertzen ez nion hitz bakar bat errepikatzen zidan belarrira, gingila musukatuz, barkazioa eskatuz edo. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 17. orr.

Ile bilduak belarrien handia erakusten du, gingilaren gorria perlatxo beltzek. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 100. orr.

3 (ahokoa)

Erraza zen bere txilibitutxoa goxatzea ahoan inolako trabarik ez zuelako topatzen, ez baitzen aho gingilera ere iristen. Aho-gingila edo ubula. Aitor Arana   «Onan» - 83. orr.

Aho-gingilak oztopa dezake airea igarotzea [...] organo hau zabaldua edo itxia egon daitekeen ate bat da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 70. orr.

Izan ere, aho-gingila jaitsi egiten da hots sudurkarietan eta igo egiten da ahokarietan.   - 27. orr.

Sudurretik (sudurkariek) edo ahoaren alboetatik (albokariek) edo mihi puntta edo gingilaren errebotean (dardarkariek) edo hersketaren ahultasunagatik (ttakek), nahikoa irekitasun ematen diote aireari.   - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aho gingila (9); aho gingila edo (3); aho gingilak (3); belarri gingila (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus