Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ingresatu, ingresa, ingresatzen 1 du ad ospitaleratu.

Rioquemadoko erietxean ingresatuta geratu dela esan diot. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 82. orr.

Bi egun egin zituen ingresatuta Palentziako ospitalean, Espainiako bi poliziaren zaintzapean. Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Bertso Egunaren biharamunean, Donostiako Poliklinan ingresatzekoa zen Lazkao Txiki, bihotzeko ebakuntza egiteko. Berria - Kultura   2004-05-04

Astelehenean ingresatu zuten gastroenteritis larri batengatik. Berria - Kirola   2004-04-08

Hala ere, ez zuten zauri larririk, eta ez zituzten ingresatu behar izan. Berria - Euskal Herria   2004-08-24

2 sartu, -ratu.

2000ko udan egin zuten proba, zaharrentzako egoitza batean; ongi zainduta eduki zuten, amona ere itxuraz gustura, eta bertan ingresatzea erabaki zuten azkenean, udazken hartatik aurrera. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 135. orr.

2000ko udan egin zuten proba, zaharrentzako egoitza batean; ongi zainduta eduki zuten, amona ere itxuraz gustura, eta bertan ingresatzea erabaki zuten azkenean, udazken hartatik aurrera -Horra Vladimir, psikiatrikoan ingresatua! Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus