Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

giputz (191 agerraldi, 12 liburu eta 1 artikulutan; Egungo testuen corpusean 338 agerraldi) 1 izond Gipuzkoari edo gipuzkerari dagokiona.

Beno, beharbada giputz estiloa eta bizkaitar estiloa esan beharko geunke. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 88. orr.

Bizkaira, ostera, laster iritsi zen euskara giputzaren ospea. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 17. orr.

Bizkaiko apaiz askok euren euskara baino nahiago zutela giputza, eta euskara giputzean predikatzen ohituta zeudela. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 54. orr.

Joanis Nafarroa Behereko baigorriarra eta Txorgori giputza. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 60. orr.

2 gipuzkeraz mintzatzen dena.

Zalantzarik gabe, gipuzkoarrago egiteaz batera, giputzago ere egin da, harrezkero, Deba arroa. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 77. orr.

· 3 iz gipuzkoarra.

Giputz zenbaiten jokabidea ez zen izan batere jatorra. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 131. orr.

Giputzak gogorrak, baina maltzurrak zirala esaten eban. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 62. orr.

Hirugarren eskuadra, era berean, 30 giputzek. Txillardegi   «Putzu» - 175. orr.

Ez fidatu giputzekin. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus