Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

masturbatzaile izond /iz masturbatzen duena.

Behar fisiologiko hura askotan errepikatzen zen nonbait, egoerarik edo lekurik ezinezkoenetan batzuetan, eta Brown jaunak laster batean eginiko kalkuluen arabera, zazpikoitu egin zitzaion ahalmen masturbatzailea, edo zortzikoitu. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 68. orr.

Urrutiaren pertsonaiek "ez dut zerbitzatuko!" garrasi egiten dute, Satanen oinordeko dira, babesgabeak, lekuz kanpo beti, kili-kolo: heretikoa, aztia, iraultzailea, bortxatzailea, sakrilegoa, Sade, Nostradamus, poeta erromantikoa, sugekumea, dandya, masturbatzailea, bidaiaria, hiltzailea... Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus