Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inguma 1 iz amesgaiztoa; mamua.

Suaren xuxurlak ingumez hanpatu loarekiko sosegu amini bat ekarri zidan eta behinekoz jaikitzea erabaki nuen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 74. orr.

Bazuen bulta bat ez nintzela frantses estatuko hiri nagusian izan, nahiz gaueko inguma gaixtoek frankotan hango karrikak, gauak eta espaloietako kabina telefonikoak gogoaren ziliportatzera ekartzen zizkidaten. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 142. orr.

Antzinako itzal eta ingumen ordez, isiltasuna hedatzen zen gero zubi gain konkorrean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 223. orr.

· Ez gira hautesle ingumak edo kanpotik etorriak, baizik eta Hazparneko seme alabak, gure herriari lotuak. Herria   2002-12-26

2 (pertsonifikatua)

Mendebaleko Pirinioetako alde bietan lan egiten duten deabru ugariak -Munttiot, Laxaborrete, Plaga, Xakerre, Kinkilimarro eta gainerako galtxagorri, intxixu, inguma eta etsaiak- pozik matxinatuko lirateke zazpi Matxino handien kontra. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 31. orr.

Abentura nobela bat da, eta bi protagonista nagusi ditu: batetik, inguma, gaizkilea; eta, bestetik, Basajauna, zintzoa, besteei laguntzen diena. Herria  

3 tximeleta.

Begiratu han hemenka zebiltzan tximeletei, eta "hau, mitxirrika", "hau, txoleta", "hau, inguma". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 65. orr.

Eta, bat-batean, zinezko tximeleta zuri bat -mitxirrika, inguma, txoleta- hegan etorri eta justu goroldio hartan pausatu zen Egiaz latsagia euri-ondoko uda-minetako laino arinek troxatzen zuten eta uretik jezartzen ziren hostozko inguma orlegiek haurraren izpiritua nahasi zuketen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus